www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu espirituala
Silvain Pouvreau
1665

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Gvdv espirituala, Silvain Povvreav. Chez Claude Avdinet, 1665.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Eskerren emaiteaz

 

BERROGOI ETA HAMAZAZPIGARREN
KAPITULUA

 

        Dugun eta egiten dugun ontasun guzia Iainkoarena eta Iainkoaganikakoa denaz gerostik, obligatuak gare hari eskerren emaitera egin ditugun eserziza espiritual guziez, gure buruaren gainean eraman ditugun garaiez, eta haren esku miserikordiosetik, bai partikularki, bai jeneralki hartu ditugun ongi-egin guziez.

        Hori behar bezala egitekotzat, konsidera dezagun zertako gure Iaunak nahi derauskigun bere graziak partitu; zeren konsiderazione eta ezagutza hartaz ikhasten ohi dugu zer maneraz nahi duen eskerrak eman diotzogun.

        Eta zeren bere ongi-egin guzietan nahi baitu beregainki bere loria emendatu, eta nahi baigaitu bereganako amudiora eta serbitzura erakharri, iar zaite lehenik zure baitan hunela erraiten: Nolako botherez, nolako zuhurziaz, eta nolako ontasunaz ene Iainkoak egin eta eman deraut ontasun eta grazia hori?

        Gero ikusirik zure baitan, zure buruz bezala, eztela ongi-eginik bat ere merezi duen gauzarik, aitzitik eztuzula merezigaberik eta eskergabetasunik baizen, humiltasun barrenarekin erranen diozu zure Iainkoari.

        Nolatan nahi diozu, Iauna, potxo hil bati behatu? nolatan nahi derauskidatzu hainbertze ontasun egin? Benedikatua dela zure izena sekula sekulororaino.

        Finean ikasirik bere ongi-eginez nahi duela hura onets eta serbitza dezazun, suakhar zaite amorioz hain amoriozko Iaun batengana, eta zatxesko desir garbi eta oso bati haren serbitzatzeko gauza guzietan, eta plazer duen bezala. Halakotz zure buruaz eginen diozu ofrenda oso bat erraitera noan maneraz.

 

aurrekoa hurrengoa