www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu espirituala
Silvain Pouvreau
1665

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Gvdv espirituala, Silvain Povvreav. Chez Claude Avdinet, 1665.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Nola preparatu behar garen
Komunionera Iainkoaren amudioaren
gure baitan pitzteagatik

 

BERROGOI ETA HAMABORTZGARREN
KAPITULUA

 

        Zure atzartzeko Sakramendu guzien gaineko hunez zure Iainkoaren amudiora, itzuliko duzu zure gogoa hark ekharri derautzun amudiora, konsideratzen duzula aitzineko arratsetik.

        Iaun handi eta guziz botheretsu hark, ez aski eritziz zeren kreatu zaituen bere imajinara eta idurira, eta bere Seme bakhoitza egorri duen lurrera hogoi eta hamahirur urthez pairatzera zure gaixtakerien borratzeagatik, eta penetarik handienen eta Gurutzeko heriotze dolorosaren ere hartzera zure berrerosteagatik, hura bera nahi izan derautzula oraino utsi Aldareko Sakramendu guziz sainduan zure iakitzat eta behar ditutzun guzietako.

        Konsidera tzatzu ongi, ene alaba, amudioa hura bere parte guzietan guziz konpli eta guziz beregaineko egiten duten ezin endellegatuzko exzellenziak.

        Lehenik, behatzen badiogu denborari, ikusiko dugu gure Iainkoak maite izan gaituela egundainotik eta hasterik bat ere gabe, eta bera bere Iainkotasunean egundainokoa den bezala, egundainokoa ere dela haren amorioa, zeinaren bertutez mende guziak baino lehen bere baitan deliberatu baitzuen guri bere semearen emaiteko manera miragarri hunetan.

        Horren gainean barreneko allegrianza batez bozkarioturik, erranen ahal duzu: Egia da beraz Iainko handiak hondogabeko egundainotasun hartan hanbat estimatzen eta maite zuela ene xipitasuna, non ordutik ezin erranezko karitate batez gogoan bainendukan, eta desira baitzuen niri bere Semearen emaiteko ene iakitzat.

        Bigarrenean, bertze afekzione guziek, zenbat ere handi baitirateske, zenbait mugarri dute eta ezin heda diteske urrunago, ordea gure Iaunaren afekzione hau xoilki da neurrigabea guzien artean.

        Hargatik bere burua osoki satifatu nahiz, bere Semea, berarekin Maiestatez eta infinitutasunaz berdina, izaite eta naturaleza ber-batetakoa eman derautzu. Manera hortan dohaina bezain handia da amorioa, eta amorioa bezain handia da dohaina; eta bata, eta bertzea hain dire handi, non ezpaita adimendurik deus ere handiagorik pensa dezakeienik.

        Hirurgarrenean, Iainkoa eztute erakharri gure maitatzera ez haren beharrak, ez nihoren borxak, bainan bere barreneko ontasun naturalak xoilki hararazi dio halako eta hain ezin endellegatuzko afekzionea gure aldera.

        Laugarrenean, ezin izan dugu aitzinetik, ez obrarik, ez merezimendurik guzien gaineko Iaun haren obligatzeko hain neurrigabeki bere amorioaren hedatzera gure miseriara, baina bere bizartasun hutsez osoki den guzia eman zaiku, merezigabeko kreaturak garelarik.

        Bortzgarrenean, gogoz itzulten bazare amorio haren garbitasunera, ikusiko duzu eztabillala munduko afekzioneak bezala, deusik ere beretzat nahiz, gare Iaunak eztuenaz gero gure ontasunen beharrik, bera gu gabe bere baitan guziz doatsu eta guziz lorios izanez: beraz haren ezin erranezko ontasuna eta karitatea hutsik enplegatu dire gare aldera, ez bere, baina bai gure probetxuagatik.

        Hori gogoan darabillazula, erranen duzu zure baitan: Nola egin diteke hain gaineko Iaun batek eman dezan bere bihotzeko afekzionea hain beheitiko kreatura batetan? zet nahi duzu eneganik, o loriako Erregea? Zer uste duzu izanen duzula eneganik; ezpainaiz erhauts guti bat baizen? Badakusat, ene Iainkoa, zure karitate suakhartuaren argian barrena, eztuzula borondate bat baizen agerikiago oraino erakuzten derautana, zein garbi den ekhartzen derautazun amotioa, halaz eta zaren guzia emaiten etzaiskidanaz gero iakitzat, zutara naizen guzia ganbia nadintzat baizen; ez zeren ene beharrik duzun, ordea zu ene baitan bizi zarela, eta ni ere zu baitan bizi naizela, amoriozko batatasun hartaz bertze zu ber-bat egin nadin, eta ene lurrezko bihotzaren beheratasunaz zure bihotzarekin batean Iainkozko bihotz xoil bat egin dadingatik.

        Handik espantuz eta bozkarioz betherik, ikusteaz zure Iainkoak hain handiro prezatzen eta maite zaituela, eta ezaguturik bere amorio guziz botheretsuaz eztuela bertze intenzionerik eta nahirik zure amudio guziaren, beregana ekhartzeko baizen, apartatzen zaituela lehenik kreatura guzietatik eta oraino zure burua beraganik, nola zu ere baitzara kreatura bat, ofrenda zakisko zaren guzia zure Iaunari sakrifizio osotzat, arren hemendik hara Iainkoaren amorio hutsak eta plazer onak xoilki zure adimendua, borondatea eta memorioa erabil detkzan eta zure sensu guziak goberna detzan.

        Konsideratzen duzula gero, eztela zure baitan hainitz Iainkozko obra eragin dezakeien gauzarik, nola behar legez haren bilha ibilteak Aldareko Sakramendu guziz sainduan; idekhozu hartarakotz zure bihotza orazione aurtikhizkoez eta hatsgorapen amolsuez, hunela.

        O iakia, zerukoa baino zerukoagoa! Noiz ethorriko da orena, non naizen guzia osoki sakrifiziatuko bainatzaitzu ez bertze suz zureganako amorioarenaz baizen. Noiz, noiz o amorio kreatua etzarena: O ogi bizia! noiz biziko naiz xoilki zutaz eta zuretzat? He noiz, o ene bizia, bizia ederra, bizia atsegintsua eta bethierekoa?

        O Zeruko mana! noiz ethorriko da ordua non lurreko ianhari guziez nardatutik ezpaitut zutaz bertzerik bilhatuko? ezpainaiz zutaz baizen haziko? noiz, o ene arimaren eztitasuna! noiz, o ene ontasun bakhoitza? He! Ene Iaun amolsua eta guziz botheretsua, libra zazu orai berean bihotzondikozko hau lurreko amarru eta pasione biziotsu guzietarik, hura ederta zazu zure bertute sainduez; eta emozu gauza guzien egiteko intenzione garbi hura, hutsik zuri atsegin egiteko: bide hartaz zabalduko derautzut ene bihotza, gonbidatuko zaitut eta amolsuki borxatuko ene bihotz hunetan sartzera; eta zuk gero, Iauna, deusik kontra iarri gabe, bethi desiratu itzun obrak eginen ditutzu ene baitan.

        Hauk dire Komunionera preparatzeko arratzean eta goizean atherako ahal tutzun amoriozko afekzioneak.

        Komuniatzeko muga hurbil dadinean, pensa zazu zer behar duzun errezebitu.

        Iainkoaren Semea da ezin endellegatuzko maiestatez bethea, zeinaren aitzinean Zeruak eta lurreko Bothereak ikharaz baitaude.

        Sainduen Saindua da, nothagabeko mirailla, ezin endellegatuzko garbitasuna, zeinaren aldean ezpaita kreatura garbirik.

        Hura da zureganako amorioaogatik nahi izan duena iarri lurreko xixari bat, eta jende xehearen liga eta hondarra bezala, nahi izan dena arbuiatu, oinetan zapatu, burlatu, thuztatu eta gurutzean itzatu izan munduaren maliziaz eta gaixtakeriaz.

        Errezebitu behar duzu, diot, Iainko bat, bere eskuetan munduko bizia eta heriotzea dadukana.

        Bertze alde, konsidera zazu zure buruz etzarela ezdeus bat baizen; zure bekhatuaz eta maliziaz iarri zarela arrazoin gabeko kreatura ezdeusenen eta lizunenen azpian, eta merezi izan duzula Ifernuko demonio guziek zarabiltzaten ahalkhaturik eta trufaturik.

        Eta hain ongi-egin handiak eta ezin kondatuzkoakgatik eskerrak bihurtu behar bidean, zure buruko errebelamenduaren eta zure borondate airatuen arauera, nesprezatu duzula hain Iaun handi, gaineko eta amolsu bat, eta haren odol preziosa oinetan zapatu duzula.

        Guziagatik ere bere bethiereko karirateaz eta ezin ganbiatuzko ontasunaz gonbidatzen zaituela bere Iainkozko mahainera, bai eta zenbait aldiz borxatzen zaituela hartara, ioaitera, mehatxurekin bertzela hillen zarela. Ezterautzula bere miserikordiaren athea hertsten, ez eta soina itzulten, zarelarik zure ethorkiaz sorhaio, maingu, uhantu, itsu, demoniatu, eta largatu zaiskolarik hainitz beillakori.

        Hori xoilki nahi du zureganik.

        Lehenik, urriki dakizun zeren hura ofensatu duzun.

        Bigarrenean, guzien gainetik gaitzeritz dezazun bekhatua, dela handi, dela xipi.

        Hirurgarrenean, guzia ofrenda eta eman zaitezin gogoz bethiere, eta eginez okasioneak direnean haren borondatera eta obedienziara.

        Laugarrenean, esperanza zaitezin gero, eta zinetste fermu bat iduki dezazun barkhatuko derautzula, garbituko zaituela eta zure etsaietarik begiratuko.

        Bihotzterik bada zure Iaunak zuretzat duen ezin erranezko amorioaren orhoitzapenaz, hurbilduko zare mahain saindura komuniatzeko beldurtasun saindu eta amoriozko batekin, erraiten duzula.

        Eztut merezi, Iauna, zure errezebitzea zeren handiro ofensatu baitzaitut hanbat eta hanbat aldiz, eta ezpaitut oraino neure bekhatuakgatik nigar egin behar nuen bezala.

        Eztut merezi, Iauna, zure errezebitzea, zeren ezpainaiz oraino garbiki eta osoki emana zure amoriora, borondatera eta obedienziara.

        Helaz! Iaun guziz botheretsua eta neurrigabeki ona, egin nazazu gai eta merezient zure ontasunaren eta hitzaren bertutez fede hunekin zure errezebitzeko, o ene arimaren amorioa.

        Errezebitu ondoan, sar zaite berehala zure bihotzeko gelan, eta gauza kreatu guziez ahantsirik, egiotzu zure Iaunari solhas hauk, edo bertze hunelakoak.

        O Zeruko guziz gaineko Erregea! Nork ekharri zaitu ene baitara, miserable bainaiz, pobre, itsu eta ontasun guziez billusia? Hark ihardetsiko derautzu. Amorioak.

        Eta zuk berriz erranen duzu: O kreatugabeko Amorioa: Amorio eztia, amorio atsegintsua! Zeren eske zagoskit? Hark erranen derautzu: ez bertzerik Amorio baizen. Eztut nahi ene Amorioaren suaz bertzek bat ere erre dezan zure bihotzeko Aldarean, ez zure sakrifizioetan, ez eta zure obra guzietan: nahi dut hark zure bertze amudio eta borondate guzia iraungirik eta hillik usain ona eta gozoa eman diazadan.

        Horren eske egon natzaitzu bethiere, eta oraino ere nagotzu eske, zeren ene desira eta guthizia da ni guzia naizen zure, eta zu zaren guzia ene. Ezpaigara sekulan horrela-

        [286-287. orrialdeak eskas]

 

aurrekoa hurrengoa