www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu espirituala
Silvain Pouvreau
1665

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Gvdv espirituala, Silvain Povvreav. Chez Claude Avdinet, 1665.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Gizona baitan diren
hainitz borondatez eta
elkharri egiten dioten gerlaz

 

HAMABIGARREN KAPITULUA

 

        Erran ditekeielarik Gudu hunetan, bi borondate direla gure baitan, bata Arrazoinarena, hargatik arrazoinezkoa eta gainekoa deitzen dena: bertzea Sensuena, beherekoa eta sensuezkoa deitzen ere dena, eta aditzera emaiten ohi dena izen hautaz. Apetitua, Haragia, Sensua, Pasionea: guziarekin ere zeren ezpaigara gizon Arrazoinaz baizen, zerbait nahi dugunean sensuaz xoilki, ezta aditzen gauza hura sekulan egiazki nahi dugula, gaineko borondateaz eramaiten garenean baizen haren nahi izaitera.

        Hargatik gure gerla espiritual guzia da beregainki, zeren arrazoinezko borondatea, nola iarria baita erdian bezala Iainkoaren borondatearen, zeina baitago goiti, eta beherekoaren, erran nahi da sensuenaren artean, arduraki akometatua den bai bataz, bai bertzeaz; ikusirik biak enseiatzen direla haren erakhartzera zein beregana, eta haren egitera bere azpiko eta meneko.

        Ordea pena eta trabaillu handia, prinzipalki lehenbizian, frogatzen dute gaizki ohituek, noiz ere gogo hartzen baitute bere bizitze gaixtoaren hobeago batetara ganbiatzeko, eta IESU KRISTOREN amudioan eta serbitzuan sartzeko munduari eta haragiari itzulirik eta ukho eginik.

        Ezen hekin gaineko borondateak hartzen dituen kolpeak, hura bethi inguratzen eta guduztatzen duten Iainkoaren borondatetik eta sensuenekotik, bortitzak dira eta eztira pairatzen pena eta nekhe handirekin baizen.

        Hori etzaie gertatzen kadanik ohitu direnei, dela bertutean, dela bizioan, eta hala gogo dutenei hetan arduratzeko, zeren bertutetsuek gogotik konsentitzen dute Iainkoaren borondatea, eta biziosek errazki obeditzen dute sensuezkoa haren kontra alxatu eta iarri gabe.

        Ordea eztadilla nihor sobera fida sekulan ardiets detzakeiela Giristinoari dagotzan egiazko bertuteak, eta Iainkoa behar bezala serbitza ahal diroela, deliberatua ezpada bere buruari borxa egitera, eta zenbait lurreko afekzionez lehen lotu zitzaien ez xoilki atsegin handienen, bainan eta xipienen ere utsteaz sentitzen den penaren pairatzera eta iasaitera.

        Handik heldu da arima gutik erdietsten dutela perfekzioneko xedera, zeren bizio handiagoei garaitu zaistenean penarekin, ezpaitiote gero bere buruari borxa egin nahi arduratu gabez bere buruko kasik ezin kondatuzko nahien eta kontu gutitako pasioneen kontra iarriz hartzen diren puntaden, ausikien eta penen pairatzera; zein pasioneek; oren oroz indar harturik, azkenean garaia hartzen baitute hekin bihozten gainean, eta ondikozki nausitzen baitituste.

        Zenbait aldiz hetarik batzuk, bertzerenik ebatsten eztutelarik, neurrigabeko afekzionez itxekiten diote zuzenez bere dutenari; ohoreak bilhatzen eztitustelarik sori eztiren bideez, eztoaste hargatik ihesi behar luketen bezala, eta eztaude hek desiratu gabe, eta batzutan hekin bilha dabiltza hainitz bertze bide suertez: zeinetara obligatuak diren barurak begiratzen dituslelarik, guziarekin ere eztute bere ahoa mortifikatzen, zeren iaten dute soberaniarekin, eta ahamen gozoei guthiziatzen zaiste: bizi direlarik haragizko plazerak hartu gabe, badarik ere eztira apartatzen, bere burua Iainkoarekin bat egitetik eta bizitze espiritualetik hagitz urruntzen ditusten bere gusturako ioan-ethorri familier batzuetarik: halako gauzak xoil perillosak izanez nahiz direnentzat, zenbat ere saindu baitira, eta are perillosagoak hetaz gutien beldur denarentzat, batbederak ihes egin behar deraue bere ahal guziaz.

        Handik heldu da oraino bere bertze obra onak egiten ditustela espirituzko epeltasunarekin, eta hetan sararazitzen tustela hainitz beretzatasun eta inperfekzione gorde, eta bere buruazko estima eta desira ere munduak lauda eta preza detzan.

        Halakoak direnek ez xoilki eztute aitzinatzen salbamenduko bidean, bainan gibelat itzuliz perilletan daude berriz erorteko bere leheneko eskasetan, zeren eztuten egiazko bertutea maite, eta esker guti emaiten dioten deabruaren tiranotasunetik libratu dituen Iainkoari: eta gero adimendu gabe eta itsu dira ikusteko zer perilletan iarri diren, ikusirik bere buruari falsoki zinets arasten diotela seguranzazko estatuan bezala daudezila.

        Eta hemendik klaratzen da enganamendu bat hanbatenaz perillosago, zenbatenaz gutiago ikusten baita. Ezen bizitze espiritualean hainitz iarten direnek bere burua behar baino maiteago izanez (egiaz eztakitelarik hura maite dutela) hartzen ohi tuste gozoago zaisten eserzizak, eta utsten tuste bere inklinazione naturala eta sensuezko Guthizia mineraino ukhitzen dutenak, zeinen kontra arrazoinak nahi bailuke Gudu hunen indar guziak itzul balitez.

        Hartarakotz, ene alaba maitea, konseillu emaiten derauzut, eta gomendatzen ere zure buruari garaitzeko duzun penaren eta trabailluaren oneritsteaz; zeren hortan datza guzia, eta biktoria hanbatenaz izanen da segurago eta lasterrago, zenbatenaz maiteago izanen baituzu bertuteak eta Guduak hasten direnei erakusten derauen trabaillua; eta afekzione geiago ekhartzen baderauezu trabailluari eta penagarrizko gerlari, ezen ez biktoriari eta bertutei, lasterago ardietsiko tutzu gauza guziak.

 

aurrekoa hurrengoa