www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu espirituala
Silvain Pouvreau
1665

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Gvdv espirituala, Silvain Povvreav. Chez Claude Avdinet, 1665.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Meditatzeko eta othoitzteko maneraz
Angeru eta Doatsu guziak
ararteko emanik

 

BERROGOI ETA HAMARGARREN
KAPITULUA

 

        Hunetan Angeruen eta zeruko Sainduen helzakitzaz eta faboreaz baliatzekotzat, bi bideri ahal zarraiskeie.

        Lehena da, zoazila Aita Eternalagana, eta erakuz diotzotzula zeruko korte guziak ekhartzen dioen amorioa, eta emaiten diotzan laudorioak, eta haren amoreagatik Sainduek mundu hunetan pairaru ditusten trabailluak eta penak, eta gauza hekin guzien bertutez eska zakiskola haren Iainkozko Maiestateari behar duzun guzia.

        Bigarrena da, har detzatzula Espiritu lorios hek ararteko, daizula hek desira dutela ez xoilki perfekzionea ardiets dezagun, bainan oraino berak baino leku goragoan sar eta iar gaitezin, arrenez zagostela zuri heltzeaz zure bizio eta etsai guzien kontra, eta zuri laguntzeaz heriotzeko orenean.

        Zenbait aldiz ere iarriko guzien Kreatzailleaganik izan ditusten grazia handien eta beregainekoen konsideratzen, zure baitan pitzten duzula amoriozko eta bozkariozko sentimendu bat zeren bethe diren hain dohain handiez, zureak balire bezala.

        Bai eta bozturenago zare, egin ahal bazaitezi, zeren grazia hek ditusten, eta ez zuk; zeren hala izan baita Iainkoaren borondatea. Hortaz hura laudatuko duzu eta eskerrak emanen diotzatzu.

        Eta Eserziza hunen egitekotzat antzerekin eta errazki, partituko ahal tutzu Doatsuen Ordenak astearen egunetako manera hunetan.

        Igandean hairtuko tutzu Angeruen bederatzi koroak.

        Astelehenean, Iondone Ioani Batista.

        Asteartean, Patriarkhak eta Profetak.

        Asteazkenean, Apostoluak.

        Orzegunean, Martirak.

        Orziralean Ipizpiku sainduak eta bertzeak.

        Larunbatean Birjinak eta bertze Andre sainduak.

        Ordea guzien gainetik eztezazula sekulan uts egunik ioaitera, hartan maiz gomendatu gabe Andre Dana Maria Birjina Saindu guzien Erreginari, zure Angeru begiraleari, Iondone Mikhele Arkanjeluari, eta zure debozionez ararteko hartu ditutzun Sainduei.

        Era egun guziez othoitz egiezu Andre Dana Mariari, haren Semeari eta Aita Eternalari, arren dagizutela grazia zuri San IOSEF Birjina beraren Esposaren emaiteaz zure Abokat eta Begirale prinzipaltzat; gero eskuak hedatzen tutzula Saindu hura beragana, zagotza fidanzarekin orhoitzez, har zaitzala bere gomendioan.

        Saindu lorioz hartaz erraiten dira fingabeko mirakuilluak eta faboreak, hura ohoratu duten eta hari gomendatu zaiskon guziek harenganik ardietsi ditustenak, ez xoilki espirituko, bainan oraino gorputzeko beharretan, eta bereziki iakiteko nola arima debotei irakhasi behar zaien ongi othoitzgiten eta meditatzen, eta nola behar diren gidatu.

        Egiaz, baldin Iainkoak hain kontu handi badaduka bertze Sainduez, zeren bizi zirenean hari obedienzia eta ohore ekharri baitiote, zenbat zinetsi behar dugu estimatzen duela Saindu guziz humil eta guziz loriatsu hura, zenbat prezatzen dituela haren othoitzak, hura berak lurrean hala ohoratu duenaz gero, non nahi izan baitu haren meneko iarri, hura obeditu eta serbitzatu bere Aita bezala?

 

aurrekoa hurrengoa