www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu espirituala
Silvain Pouvreau
1665

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Gvdv espirituala, Silvain Povvreav. Chez Claude Avdinet, 1665.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Gure buruaz ez fida izaiteaz

 

BIGARREN KAPITULUA

 

        Zure buruaz ez fida izaitea, ene alaba, hain da zuretzat premiazkoa, non hura gabe behar baituzu segurtzat iduki, ez xoilki eztezakezula desiratzen duzun biktoria ardiets, bainan oraino ezin garai zakidiskeola zure guthizietarik xipienari.

        Eta hori finka zazu ongi zure gogoan, zeren ez gara errazkiegi baizen emanak, gure naturaleza gaixtatua dela kausa, gure buruaz estima on baten falsoki hartzera, eta egiaz ez garelarik ezdeus huts bat baizen, halarik iduri dagoku zerbait garela, eta izan gabe zertan gure uste falsoa zimenda, banaloriozki gure indarren gainean permatzen gara.

        Gaitz da eskas hura ezagutzea, eta hagitz itzuli zaie Iainkoaren begiei, zeinak atsegin eta nahi ere baitu, gure baitan iduki dezagun ezagutza ageri bat egia guziz segur hunetaz, den grazia eta bertute guzia heldu zaikula harenganik xoilki, zeina baita ontasun guzien ithurria; eta gureganik ezin ilki ditekeiela gauzarik, ez eta pensamendu onik haren gogarako denik.

        Ezfidanza hain kontuzko hura orobat haren Iainkozko eskuko obra delarik, bere adiskide maitei emaiten ohi derauena, batean inspirazione sainduez, bertzean aflikzione garratzez edo tentazione bortitzez eta kasik ezin garaituzkoez, bai eta geurok ezagutzen eztitugun bertze bideez; guziarekin ere nola Iainkoak nahi baitu guk ere egin dezagun gure aldetik gure eginbideari dagokana, begien aitzinean emaiten darauskitzut lau bide, zeinetaz, haren grazia prinzipalki laguntzen gaitzula, ardietsiko ahal baituzu zure buruazko ezfidatze hura.

        Lehen bidea da, konsideratzea eta ezagutzea zure beheratasuna eta ezdeustasuna, eta zuk zure buru hurrez eztaidikezula zeruetako erresuman sartzeko biderik eman diazakezun gauza onik.

        Bigarrena da, grazia hura Iainkoari maiz eskatzea othoitz guziz beroz eta guziz humillez, dohain bat denaz gero harenganik heldu dena. Eta haren ardietstekotzat, guziak baino lehen konsideratu behar duzu ez xoilki hartaz billusia zarela, bainan oraino zutaz denaz bezanbatean eztuzula indarrik bat ere haren ardietsteko. Horrela presentatzen zarela hainitz aldiz Iainkoaren majestatearen aitzinean zinetste finko batekin, hura emanen derautzula bere ontasunaz, eta haren begira zaudezila haren Iainkozko Probidenziak ordenatuko duen bezanbat denboraz, ezta dudarik egin behar hura ardietsiko duzula.

        Hirurgarren bidea da, har dezazula kostuma beldur izaiteko zure buruaz, zure buruko iujeamenduaz, bekhatutarako zure lixturtasun bortitzaz, ezin kondatusko etsaiez, zeinei den gutiena buru egiteko aski ezpaitzara, hek gudukatzean duten experientzia luzeaz, hekin arteez, hekin argiko-angeru iduriratzeaz, eta are bertutearen bidean gordaka hedatzen derauskiguten fingabeko sareez.

        Laugarrena da, noiz ere gertatuko baitzara zenbait hutsetan erorten, berehala barrenago eta bizikiago iar zaitezila zure flakotasun handiaren konsideratzen, eta hartarakotz Iainkoak utsi zaituela erortera, arren, haren inspirazioneaz gehiago argiturik lehen zien baino, ongi ezagut dezazun zer zaren, ikhas dezazun zeronek zure buruaren mesprezatzen, eta desira dezazun zaren bezalakotzat bertzeek iduki zaitzaten eta mespreza ere; ikusirik borondate hura gabe eztitekeiela ezfidantza bertutekorik, zeina zimendatua baita egiasko humiltasunean, eta nihork frogatuz baizen izaiten eztuen ezagutza erran dugun hartan.

        Ezer gauza ageria da, zeruko argiarekin eta kreatu gabeko egiarekin iuntatu nahi denak behar duela bere buruaz izan, Iainkoak superbioei eta burupetsuei erorteen bidez emaiten ohi derauen ezagutza; ikusirik hek utsten dituela iustuki erortera zenbait hutsetan, zeinetarik uste baitute berak begiratuko ahal direla, arren bere burua hala ezaguturik, ikhas dezaten bere baitan ez bat ere fidatzen.

        Ordea Iainkoak eztu kostumarik hain bide miserablez serbitzatzeko, lekhat lehen erran ditugun bide emeagoek Iainkoaren ontasunak nahi zuen bezalako laguntza ekharri eztutenean baizen.

        Zeren Iainkoak gizona hanbatenaz geiago edo gutiago utsten du erortera, zenbatenaz haren superbiotasuna handiago edo xipiago baita, eta bere buruaren estima maite duen arauera: halako maneraz non nihon ediren ezpaledi burupetsutasunik, Birjina saindua baitan ediren etzen bezala, ezpailizateke halaber erorterik bat ere.

        Eta halatan noiz ere erorten baitzara, berehala laster egizu gogoz zure buruaren ezagutza humillera, eta othoitz khexosez eska zakisko gure Iaunari, dizula egiasko argia zure buruaren ezagutzeko, eta zure baitan ez bat ere fidatzeko, nahi ezpaduzu berriz erori, eta batzutan huts eta kalte handiagotan.

 

aurrekoa hurrengoa