www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu espirituala
Silvain Pouvreau
1665

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Gvdv espirituala, Silvain Povvreav. Chez Claude Avdinet, 1665.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sensuen eragintzen kontra
gudukatzeko maneraz,
eta borondateak egin behar dituen
gauzez bertuteetako
ohitzen ardietsteko

 

HAMAHIRURGARREN KAPITULUA

 

        Zenbat ere aldiz zure arrazoinezko borondatea sensuarenak akometatuko baitu alde batetik, eta Iainkoarenak bertzetik, bata eta bertzea hari diren biskitartean garaia eraman nahiz; behar da zu ere hainitz moldez hari zaitezin zure baitan Iainkoaren borondateak gauza guzietan garaia duengatik.

        Lehenik, sensuen eragintza hek akometatzen zaitustenean eta gudustatzen, agudoki eta bortitzki egin behar derauezu buru, beldurrez gaineko borondateak konsentimendurik eman diezen.

        Bigarrenean, gelditu direnean, berriz pitz detzaketzu zure baitan, berriz ere hekin zapatzeko indar eta borxa handiagorekin.

        Geiago are, dixidatzatzu hirurgarren gudu batetara, ohi zaitezintzat hekin egoitzten zureganik higoindurarekin eta hastiorekin.

        Bi azken antze hek gure pitzteko gudukatzera iduki diteske gure guthizia desordenatu guzietan, lekhat haragiaren pitzturetan, zeinez minzatuko baigara bertze leku batetan.

        Azkenean, hari behar duzu zure pasione biziosetarik bakhoitzaren kontra.

        Emaitera noatzun exenpluaz klarago eginen zaitzu guzia.

        Agian pazienzia gabetasunak zarabiltza: zure baitan ongi bildurik eta erne bazaude, sentituko duzu haren aieruek arduraki akometatzen dutela zure gaineko borondatea hegingana lixtur dadin eta hek konsenti detzangatik.

        Orduan lehen eserzizaren arauera egizu egin ahal guzia, iarten zarela eragintza hetarik bakhoitzaren kontra hei hainitz gaitzetste erakutsiz, zure borondateak konsentimendu eman diezen beldurrez.

        Eta eztezazula nihoiz ere gudu hura uts, non eztuzun ikusten zure etsaia kasik ezin geiago eginez eta hilla bezala dagoela berak aithortzen duela benzutua dela.

        Ordea ikusazu, alaba, demoniaren gaixtakeria. Noiz ere baitakusa agudoki iarten garela zenbait pasioneren eragintzen kontra, ez xoilki hek pitztu eta alxatu gabe dago; bainan pitztuak eta alxatuak direnean, enseiatzen da hekin ematzera ordu hartan, beldurrez eserziza hartaz pasione haren kontrako bertutearen ohitza ardiets dezagun, eta gero gure eror arazitzeagatik banaloriaren eta urgilluriaren sareetan, artezki emaiten deraukula aditzera guk, soldadu sendoek bezala gure etsaiak laster zapatu ditugula oinetan.

        Hargatik iraganen zara bigarren gudura, erakhartzen tutzula zure memoriora, eta zure baitan pitzten tutzula despazienzia hura ekhartzen zerautzuten gogoetak, hala non senti dezazun hek zarabiltzatela sentigarrizko partean, eta oduan berean zapa tzatzu eragintza hek borondatezko olde geiagoz eta lehen baino indar geiagorekin.

        Eta zeren, zenbat ere egoitzten batitugu gure etsaiak, ongi egiten dugulako eta Iainkoaren gogara hari garelako ezagutzaz; guziarekin ere zeren eztitugun osoki gaitzetsten, perilletan sartzen baigara bertze aldi batez garai dakiskigun, hargatik ioan behar duzu hei buru egitera hirurgarren akometamendu batez, eta zureganik urrun igorri behar tutzu, ez xoilki kontra iarrizko, bainan oraino higoinazko borondatez, hek gaitzetsgarri eta hastiogarri egin dakiskitzun artean.

        Finean zure arimaren edertatzeko eta aberatsteko bertuteen ohitzez, behar da zure baitan barrera xuxen hari zaitezin zure pasione desordenatuen kontra.

        Exenplutzat, nahi baduzu osoki pazienziazko ohitza irabasi, nihork mesprezatzen zaituela ekhartzen baderautzu despazienziatzeko okasionerik, ezta aski orai erran ditudan hirur gudu suertez balia zaitezin; bainan are zutaz egiten den mesprezio hura nahi behar duzu oneritsi, desiratzen duzula berriz ere presuna hark berak gaizki erabil zaitzan eta leheneko manera berean, beha zaudezila eta borondate dadukazula gauza gaitzagorik oraino pairatzeko.

        Arrazoina zergatik zure perfekzionatzeko bertutetan premia den horrela kontra iartzea eta haritzea, da zeren bertzela egitea, zenbatetan eta zenbat ere bortitzki hariko baitzara, ezpaita aski izanen bizioak ekhartzen dituen erroen atheratzeko.

        Hargatik (exenplu hortan berean egoitekotzat) despazienziako eragintzak konsentitzen eztitugularik; mesprezatzen garen orduan, aitzitik guduka hari garelarik hekin kontra lehen erakusi ditudan hirur bide hetaz, guziarekin ere ohitzen ezpagara hainitzetan eta maiz hala hariz mesprezioaren oneritsten eta hartaz atsegin hartzen, sekulan ezin libratuko gara despazienziako biziotik, zeina zimendatzen baita mesprezioaz hartzen dugun gaitzerizkoan gure aipamen onera dugun inklinazioneagatik.

        Eta erro biziotsu hura bizirik dagoeino bethi bothatzen da, hala non bertutea langiaduratzen baitu, bai eta batzutan osoki ithotzen, eta gero bethiko perillean baigadutza gertatuko diren okasione guzietan erorteko.

        Handik heldu da maiz hari ezpagara kontra, sekulan ezin ardiets dezakegula egiazko ohitza bertuteetan.

        Eta geiago iakin ezazu hain uzuki eta hanbatetan hala hari behar duzula, non ohitza biziotsua osoki gal ahal dezakezun, zeina, nola hainitz akzione biziotsuz gure bihotzaten iabe iarri baita, hala ere hartarik athera behar baita hainitz kontrarako akzionez bertutearen ohitzaren hartan sararazitzeko.

        Geiago diot, maizago ongi hari behar dela bertutezko ohitzaren finkatzeko, gaizki egin behar den baino ohitza biziotsuaren egiteko, zeren naturaleza bekhatuaz gaixtatua etzaitzu laguntzen ongi, baina bai gaizki egiten.

        Huneraino erran ditudan guziak bertze alde direla, badiot oraino, zu zarraiskon bertuteak hala badakharke kanpotik hari behar duzula zure baitan barrena hari zaren arauera, erran nahi dut (exenplu berean egoitera) usatu behar duzula hitz mansoez eta karitatetsuez zuretzat sastikagarri eta zertan ere nahi den zure kontrako izan denaren aldera, eta hura ahal badagizu serbitzatu behar duzula.

        Eta hala hari zaren biskitartean, dela kanpotik, dela zure baitan, egia baliz edo iduri balekizu ere halako, espirituzko flakotasunarekin hari zarela non uste baitzendu den guzia zure borondatearen kontra egiten duzula, eztuzu hargatik nihola ere gelditu behar hala egitetik, zeren zenbat ere akzione hek febleak baitira, sail eta finko zadutzate guduan, eta aphurka plauntzen derautzute garaiaren ardietstzeko bidea.

        Zaude erne eta zure baitan bildurik, ez xoilki eragintza handien eta bortitzen kontra guduka haritzeko; bainan oraino nahiz den pasionek pitzten tuen xipienen eta febleenen kontra, zeren xipiek idekiten derauezate bidea handiei, eta gero handiek gure baitan egiten tuste ohitza biziosak.

        Maiz gertatu da, zeren hainitzek ansia guti izan duten pitzgarri aphur hekin atheratzeaz bere bihotzetarik, pasione bereko eragintza handienak benzutuz gerostik, gutien uste zutenean hek bortizkiago akometatu ditustela etsaiek berek, eta hei garaitu zaistela arimako kalte geiagorekin, lehen baino.

        Orhoitzen zaitut oraino gogoeta egiteaz, nola mortifikatuko eta hautsiko tutzun zure, ez xoilki premiazko eztiren, bainan oraino sori diren gauzezko afekzioneak eta guthiziak, zeren hala eginez hainitz abantail handi izanen duzu eta bethiere prestago eginen zara eta agudoago zure buruaren benzutzera berzeetan. Eginen zara ere sendoago eta frogatuago tentazioneen kontrako guduan. Itzuliko zara demonioaren hainitz artetarik, eta gure Iaunaren guziz gogarako den gauza eginen duzu.

        Ene alaba, klarki minzo natzaitzu. Baldin erran derautzudan bideaz arduraki bazarraiste eserziza egiazko eta saindu haui zure bihotzaren eginbideratzeko, eta garaiaren eramaiteko zure buruaren gainean, seguratzen zaitut gutiren barnean hagitz aitzinatuko zarela, eta espiritual eginen zarela egiaz eta ez izenaz xoilki; ordea zerere maneraz eta eserzizaz nahi den, zure ustez hoberenak direlarik, eta hain gozoak zure gustura, non iduri bailekikezu gure Iaunarekin osoki bat egina zarela, eta harekin solhas eztietan zaudezila, eztiozozula sekulan zure buruati zinetstera eman ardiets detzaketzula bertuteak, eta perfekzioneko egiazko espiritua, zeina (lehen Kapituluan erran derautzudan bezala) ezpaitatza eserziza gozoetan, eta gure naturalezaren arauerakoetan, eta ezpaita hetarik sortzen, baina bai hura bere afekzione guziekin gurutzean iosten dutenetarik. Bide hartaz gizon berritua Ebanjelioko bertutetan ohituz iuntatzen da bere Gurutzefikarekin eta Kreatzaillearekin.

        Hala ere ezta dudarik egin dezanik, nola bizioetako ohitzak egiten baitira gaineko borondatearen hainitz eta maizko akzionez, amor egiten derauenean sensuaren apetituei; hala kontrara Ebanjelioko bertuteen ohitzak ardietsten direla maiz eta maiz hariz Iainkoaren borondatearen arauera, zeinaz deituak baigara batean bertute batetara, bertzean bertzera.

        Nola beraz gure borondatea sekulan ezin baititeke biziotsu eta lurreko gauzetara emana, zenbat ere hura bortitzki akometa baitezakete behereko parteak eta bizioak, berak amor egin dezan, eta bere oldez eraman dadin artean: hala sekulan ezta izanen bertutetsu eta Iainkoarekin bat egina, biziki ukhitua bada ere eta erabillia haren inspirazioneez eta graziaz, hari ezpada Iainkoaren borondatearen arauera barreneko akzioneez eta kanpokoez ere behar den orduan.

 

aurrekoa hurrengoa