www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu espirituala
Silvain Pouvreau
1665

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Gvdv espirituala, Silvain Povvreav. Chez Claude Avdinet, 1665.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Zenbat daidikeien gure baitan
gure inklinazione gaixtoak, eta
deabruaren gogogarritasunak
gure eramaiteko lagunaz,
arinki iujeatzera:
eta hei buru egiteko maneraz

 

BERROGOI ETA HIRURGARREN
KAPITULUA

 

        Lehen deklaratu dugun bezala, gure buruaz dadukagun estima eta kontu biziotsutik sortzen da bertze bizioa xoil kalte handi ekhartzen deraukuna: hura da gure lagunaz egiten dugun iujeamendu arina eta temerarioa, zein bizioz kontu gutitan baitadukagu, mesprezatzen eta beheratzen baitugu laguna. Eskas hura, nola gure inklinazione gaixtotik iaiotzen baita, hala ere hartaz gogotik baskatzen da eta hazten, zeren arekin batean gure urgillukeria sentitugabeki emendatzen da, banaloriatzen eta enganatzen: ezen ohartzen ezgaiskolarik burupe hartzen dugu gure alxatzeko hanbatenaz gorago, zenbatenaz bertzeak beheratzenago baititugu gure estiman, iduritzen zaikula urrun garela hekin baitan gare ustez ikusten ditugun eskas makurretatik.

        Eta gure baitan espirituko preparazione gaixto hura dakusan demonio arteza bethi erne dago guri begien idekitera eta gure idukitzera iratzarririk lagunaren eskasen sondatzeko, ikusteko eta emendatzeko. Gaizki abisatu hek eztute zinetsten, ez eta ezagutzen zenbat ansiatzen eta khexatzen den hunen eta horren eskas xumeen gure espirituetan inprimatzera, hekin baitan hoben handirik ezin kausi ditekeien orduan.

        Eta halatan hain erne badago zuri kalte egitera, zaude zu ere erne haren sareetan ez erorteko, eta zure lagunaren eskasik begietaratzen derautzun bezain laster, berehala aparta zazu gogoa hartarik; eta sentitzen baduzu oraino pitztua zarela hartaz iujeamendu emaitera, begira zaite egitetik: aitzitik konsidera zazu bertzeren iujeatzeko eskua etzaitzula eman, eta hala baliz ere, ezin egin zenezakeiela iujeamendu egiazkorik eta xuxenik, iakinik kausitzen zarela milla pasionez inguraturik, eta sobera lixturtua zarela bertzeez gaixki pensatzera zuzenezko arrazoinik gabe.

        Bainan horren kontra balio duen erremediorik emaitekotzat, orhoit zaite zure gogoaren idukiteaz finkaturik zure arimako beharren konsideratzen; zeren oren guziez ikusiko duzu hanbat duzula egiteko eta trabaillatzeko zure baitan eta zuretzat, non ezpaituzu denbora soberatik eta ez borondaterik izanen bertzeen egitekoez orhoitzeko.

        Bertze alde dela, eserziza horri behar bidez zarraiskola garbiturenago duzula zure barreneko begia humore gaixto hetarik, zeinetarik izurritegarrizko bizio hura sortzen baita.

        Eta iakin ezazu, zerbait gaizki xuxengabez pensatzen duzunean zure anaiaz, gaizki hartaz beraz zenbait erro badela zure bihotzean, zeinak, gaizki iarria kausitzen den arauera, inkontratzen diren gauza guziak berebaitaratzen eta berabezalakatzen baititu.

        Hargatik gogora heldu zaitzunean bertzeen iujeatzea zerbait eskasez, zure buruaren kontra haserreturik, zeronek eskas hura bazendu bezala, erranen duzu zure bihotzean barrena: Eta nola ni eskas hortan eta bertze handiagoetan ehorsirik nagoela ausartzia hartuko dut buruaren goititzeaz bertzeren makurren ikusteko eta iujeatzeko?

        Horrela bertzeen kontra itzuli zinituen eta zure zaurtzera heldu ziren armez zure zauriei osasuna ekharriko derauezate, zu hetaz zeronen kontra baliatuz.

        Baldin nihork egin duen hutsa ageria eta guzien begietara bada, hura eskusazazu urrikal-olde batez, eta zinets zazu zure anaia baitan baidirela bertute gordeak, zeinen begiratzeagatik Iainkoak hura utsten baitu erortera, edo noizpaiteraino eskas hartan egoitera, arren bere burua aphurrago estima dezan, eta bertzeek egiten dioten mespreziotik humiltasunezko fruitu athera dezan, eta Iainkoaren gogarago egin dadin, eta bide hartaz eginen duen irabasia, egin zuen kaltea baino handiago kausi dadingatik.

        Eta bekhatua ez xoilki ageria, bainan oraino handia eta bihotz gogortutik ilkhia bada, itzul ezazu zure gogoa Iainkoaren iujeamendu izigarrietara, non ikusiko baituzu, lehen guziz gaixto ziren gizonak, gero heldu izan direla saindutasun handi batetara, eta bertzeak bere iduriz eta ustez ardietsi zuten perfekzioneko estatu gorenetik ondikozko honda-lezetan erori direla.

        Halatan zaude bethiere ikhararekin beldurago zure buruarentzat bertze nihorentzat baino, eta segura zaite zure lagunaz duzun sentimendu on eta kontentamendu guzia Espiritu sainduaren obra dela, eta haren kontrako mesprezio, iujeamendu arin, eta higointza guzia heldu dela gure gaixtotasunetik eta deabruaren gogogoragarritik.

        Hargatik lagunaren eskas batek hartu badu lekurik, eta egin badu kutsurik zure baitan, eztiezezula sekulan zure begiei pausurik ez lorik eman, non eztuzun hura zure bihotzetik ahal bezanbat khendu eta borratu.

 

aurrekoa hurrengoa