Nola arduratu behar dugun gerla hunetan bethi gudukatzen dugula herioraino
HIRURHOGOI ETA BATGARREN KAPITULUA
Gudu hunetan bertze premiazkoak diren gauzen artean, lehena da perseberanza, zeinaren bertutez iarri behar baitugu bethiere gure pasioneen humiltzen, ikusirik bizi gareino eztirela behin ere hiltzen, bainan oren guziez bothatzen direla, belhar gaixtoak bezala.
Hau da gerla, nola gure biziarekin baizen ezpaita hiltzen, ezin ihesi goaskeona, eta nork ere ezpaitu gudukatzen, bada eta ezpada gelditzen da, edo atzemanik edo hillik.
Geiago, egiteko dugu heriotzerainoko herra ekhartzen deraukuten etsaiekin, eta ezta esperanzarik sekulan hekinganik bakerik ez eta bitarteko epherik izaiteko, zeren nor ere batabilla hekin adiskide iarri nahiz, hura kruelkiago sarraskitzen dute.
Etzare halarik izitu behar hekin bothereaz eta ozpe handiaz; ezen gudu hunetan nihor ezin azpira diteke nahi duena baizen, eta zure etsaien indar guzia gure Kapitainaren eskuetan dago, zeinaren ohoretan eta loriatan gudukatzen baitugu.
Ez xoilki eztitu utsiko zuri egitera arteziazko enganiorik, baina berak hartuko itu armak zuretzat; eta nola botheretsuago baita zure kontrako guziak baino, emanen derautzu biktoria eskuetara, gizon giza gudukatzen baduzu harekin batean, eta fidatzen bazara ez zure baitan, bainan haren borondatea eta ontasuna baitan.
Eta zure Iaunak hain laster emaiten ezpaderautzu garaia zure etsaien gainean, ez hargatik bihotza gal, zeren segurtzat iduki behar duzu (eta hori on izanen duzu oraino fidanza geiagorekin gudukatzeko) zure onera eta abantaillera itzuliko dituela gertatuko diren gauza guziak, bai eta urrunenak eta zure biktoriaren kontrakoenik idurituko zaiskitzunak (direnak direlarik) baldin gudukari fidel eta bihotzdun iarten bazare.
Zu bada, alaba, munduari garaitu zaion, eta zuregatik hil nahi izan duen zure zeruko Kapitainari zarraiskola, lot zakizko bihotz handi batez gudu hari zure etsai guzien osoki hiltzeko: zeren bat ere uts bazeneza bizirik, hura zenduke fits bat bezala begian, eta dardoa bezala saietsean, eta traba zinitzake hain garai lorios baten laster ardietstetik.
|