www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu espirituala
Silvain Pouvreau
1665

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Gvdv espirituala, Silvain Povvreav. Chez Claude Avdinet, 1665.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Andre Dana Mariagana
federekin eta fidanzarekin
laster egitera gonbida gaitzaketen
konsiderazione batzuez

 

BERROGOI ETA BEDERATZIGARREN
KAPITULUA

 

        Nahi baduzu zure behar guzietan Andre Dana Mariagana federekin eta fidainzarekin laster egin, hori ahal daidikezu emaitera noaskitzun konsiderazioneez. Lehenik, badakigu experienziaz, zein ere untzitan izan baita muskhik edo bertze ur preziosik, haren usaina gero dadukatela hutstu direlarik, eta zenbatenaz denbora luzeagoz usain onetako gauza hek egon baitira untzi hetan, eta geiago oraino den gutiena azkendu bada hetan barrena; halarik ere muskak eta nahiz den ur preziosak eztuela bertute mugarristatu eta noizpaiterainoko bat baizen. Halaber su handi baten aldean egon denak denbora lazez bero dago, sutik urruntzen delarik.

        Hori segurtzat aithorturik, nolako karitatezko suz, nolako miserikordiazko eta urrikalmenduzko sentimenduz erranen dugu irazekiak eta betheak direla Andre Dana Mariaren erraiak, iakinik bederatzi illabethez bere birjinazko sabelean iduki duela, orai ere besoetan ekhartzen duela, eta bere amoriozko bulharretan dadukala Jainkoaren Semea, zeina baita karitatea, miserikordia eta urrikalmendua bera; zeinak ezpaitu bertute mugarristatua eta denborarainokoa, baina fin eta mugagabekoa? Hargatik nola su handi bati hurbiltzen zaiona, ezin baitagoke hartaz berotu gabe, hala, eta arrazoin handiagorekin, Andre Dana Mariaren bihotzean bethi erretzen duen karitatezko, miserikordiazko eta urrikalmenduzko suari humiltasunarekin eta fidanzarekin hurbilduko zaiskon beharrek harenganik ardietsiko tuste hel zakintzak, saboreak eta graziak, eta hanbatenaz uzuagoak eta frankoagoak, zenbatenaz maizago hurbilduko baitzaisko fede eta fidanza geiagorekin.

        Bigarrenean egundaino kreatura huts batek eztu IESU KRISTO maite izan haren Ama guziz sainduak bezanbat, bat ere ezta haren borondatearen arauera hura bezain iarria egon.

        Beraz gu bekhatore horion beharrakgatik bere bizitze guzia eta bere burua ere eman duen Iainkoaren Semeak berak eman baderauku bere Ama gure Amatzat eta Abokatzat hel eta lagun dakiguntzat, eta haren ondoan gure salbamenduaren ararteko iar dadintzat; nolatan Ama eta Abokat hark falta ahal liazakegu? nolatan ukho egin liozokeo den gutiena bere Semearen borondateari?

        Laster egizu bada, ene alaba, fidanzarekin zure premia guzietan Maria Birjina Ama guziz sainduagana, zeren fidanza hura aberatsa da eta doatsua, eta harenganako ihez-lekua segura da, bethi ere graziak eta miserikordiak ekhartzen dituenaz geroztik.

 

aurrekoa hurrengoa