www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu espirituala
Silvain Pouvreau
1665

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Gvdv espirituala, Silvain Povvreav. Chez Claude Avdinet, 1665.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Lehen ere aiphatu dugun
azken akometaldiaz, eta enganioaz,
zeinetaz demonioa enseiatzen baita
hala egitera, non ardietsi ditugun
bertuteek eman diazaguten
okasione gure galtzeko

 

HOGOI ETA HAMABIGARREN
KAPITULUA

 

        Suge artez eta gaizki egin-nahi hura eztago gu bere enganioez tentatu gabe ardietsi ditugun bertutetan ere; arren hetarik har dezaguntzat okasione gure galtzeko, noiz ere edo hetan edo gure burua baitan lakhetuz goraegi ikhaiten eta eramaiten baikara gero urgillukeriazko eta banaloriazko bizioan erorteko.

        Beraz peril hartarik itzultekotzat, hari zaite bethi guduan, eta zaude kanpatua bezala landa ordoki eta seguratu batetan, erran nahi da, itxekhozu ezagutza egiazko eta humil bati ezen zeroni zure buruz etzarela deus ere, eztakizula deus, deusik eztaidikezula, eta eztela zure baitan miseriarik eta eskasik baizen, eta eztuzula merezi sekulako dannazioneaz bertzerik.

        Zaude finko eta ezin higituzko egia horien pesuinetan, eta ethor dakidikezun nahiz den gogoramenduk edo gauzak etzaitzala sekulan handik den gutiena eraman, segurtzat dadukazula ezen guziak zure etsaiak direla, zeinek (hekin eskuetan sartzen bazara) herioa ekharriko baiterautzute, edo gutienaz utsiko baitzaituste perilloski zaurturik.

        Agudo zaitezintzat zure ezdeustasunazko egiazko ezagutzaren kanpo zabal hortan lasterka ioaitera, balia zaite erregla hunez.

        Zenbat ere aldiz iarten baitzare zure buruaren eta zure obren konsideratzen, beha zazu, bethiere zer zaren zure buruz, eta ez zer duzun Iainkoaganik, edo zer zaren haren graziaz, eta gero estima zazu halakoa zarela, nolakoa ikusten baituzu zarela zutaz denaz bezanbat.

        Konsideratzen baduzu munduan zinen baino leheneko denbora, ikusiko duzu ioan den egundainotasun luze eta zabal hartan, etzarela izan ezdeus huts bat baizen, eta eztuzula egin eta ezin egin duzula ere deusik duzun izaitearen zuri izan arazitzeko.

        Gero oraiko denboran, non izaitea baituzu Iainkoaren ontasun hutsez hari berea utsten badiozu (zein baita ardurako gobernu hura, zeintaz puntu oroz gidatzen baitzaitu eta begiratzen) zer zare oraino zure buruz ezdeus hutsa baizen? Ezen ezta dudarik berehala bihur zindeskeiela zure leheneko ezdeus hartara, zeintarik haren esku guziz botheretsuak athera baitzaitu, uts bazinitza amen batez xoilki, zenbat ere xipi eta labur ahal baitaiteke.

        Bada ageri aski da naturalezazko lehen izaite hartan, zutaz denari behatzen badiozu, eztuzula arrazoinik zure buruaren prezatzeko, ez eta nahi izaiteko bertzeek preza zaitzaten.

        Graziazko ongi-izaiteaz, eta obra onik egiteko denboraz bezanbatean, zure naturaleza Iainkoaren laguntza gabe balego, zer merezi luke eta berak zer leidike onik?

        Bertze alde, konsideratzen baduzu zenbat bekhatu egin duzun, eta are zenbat eginen zenduen, Iainkoak itxeki ezpalerautzu bere esku urrikalsuaz, bata bertzearekin kondatzen baditutzu, ez xoilki zure egunak eta urtheak, bainan oraino zure akzione eta ohitza gaixtoak (zeren bizio batek bertzea beregana deitzen du eta erakhartzen) kausituko duzu zure gaizki eginak helduko zirela konturik hurren eztuen punturaino, eta Ifernuko bertze Luzifer bat eginen zinela.

        Hargatik zure burua egunetik egunera estimatu behar duzu bekharoreago, nahi ezpadiozu Iainkoaren ontasunari zor zaion loria ebatsi eta nahi badiozu bethi itxeki.

        Eta orhoit zaite zutaz eginen duzun iujeamenetuaren permatzeaz zinezko iustutasun batez, zeren bertzela gaizki ahal lioakezu.

        Ezen zure gaixtarasuna hobeki ezagutzen duzularik bere itsutasunaz zerbait delako uste duen bertzeak baino; guziarekin ere hainitz galtzen duzu, eta hura baino hobenduriago egiten zara zure borondatearen obrez, nahi baduzu gizonek halazoa zadutzaten bere artean, nolakoa baitakizu etzarela.

        Beraz nahi baduzu zure gaixtakeriaz eta aphurtasunaz duzun ezagutzak urrun igor detzan zure etsaiak, eta egin zaitzan Iainkoaren gogarako, ez xoilki zeronek zure burua mesprezatu behar duzu, aitortzen duzula eztuzula bat ere merezi onik, aitzitik gaitz suerte guziak merezi tutzula, bainan oraino atsegin hartu behar duzu ikusteaz bertzeek mesprezatzen zaitustela, higoindu behar zaiskitzu ohorezko graduak, oneritsi behar tutzu atsekabeak, eta okasioneak dakharkenean iarri behar zara zer ere bertzei higointzen baitzaie, haren egiten.

        Eta halakoen iujeamenduaz eztuzu zer konturik egin, zure lan saindu hura ez utsteagatik, kondizionerekin ordea gauza hek eginen tutzula zure humiltzeko eta zure buruari lan emaiteko, eta ez burupe espirituzko eta superbiotasun gorde batez, ezina dela kausa batzutan zenbait bertze aitzakia onen iduriz bertzeren iujeamenduaz egiten baitugu kontu guti edo ez bat ere.

        Eta suertez, prestu bezala onetsten eta laudatzen bazaituste bertzeek, Iainkoak eman derautzun zerbait on dengatik, zaude ongi bildurik zure baitan, etzaitezila higi orai erran derauskitzudan egiaren eta iustutasunaren zimenduetarik: bainan itzul zaite berehala zure Iainkoagana, zure bihotz guziaz erraiten diozula.

        Eztakidala sekulan gerta, Iauna, nik zuri zure lotiaren ebastea, eta zure graziatik heldu den gauzarik egitea ene: Tibi laus, honor, & gloria, & mihi confusio: zuri laudorioa, ohorea eta loria, niri ahalkhadura.

        Eta gero gogoz itzulten zarela laudatzen zaituenagana, errazu hunela zure baitan: Nondik daduka horrek ni ona [...]; ikusirik eztela egiazki on denik ene Iainkoa xoilki eta haren obrak baizen? Zeren horrela eginez, eta zure Iaunari berea bihurtzen diozula, zure etsaiak urrun ioanen zaiskitzu, eta preparatuko zara dohain eta fabare handiagorik Iainkoaganik hartzera.

        Eta zure obra onen orhoitzapenak ezarten zaituenean banaloriatzeko perillean, berehala hei behatzen derauezula, ez zureganik, baina Iainkoaganik heldu diren gauzei bezala, hekin minzo bazine bezala, erran dezakezu zure bihotzean: Ene obrak eztakit nola agertu zareten eta nola hasi zareten ene gogoan izaitearen izaiten; ezen enaiz ni zuen ithurburua, baina Iainkoak bere ontasunaz eta graziaz kreatu, hazi eta begiratu zaituste: Beraz hura xoilki ezagutu nahi dut zuen egiazko eta beregaineko izaitemailletzat, hari nahi diotzat eskerrak bihurtu, hari nahi diot den laudorio eta loria guzia eman.

        Konsidera zazu gero egundaino egin ditutzun obra guziak ez xoilki guti izan direla Iainkoak eman derautzun hekin ezagutzeko eta obratzeko argiaren eta graziaren arauerakoak, bainan bertzenaz ere hagitz izan direla eskasak eta urrunegiak, hekin egitean ekharri behar zenduen intenzione garbi, gogo bero, erne eta agudo hartarik.

        Hargatik ongi miratzen baditutzu lehen ahalkhatu behar zara hetaz, ezen ez banaloriozki boztu, zeren sobera egia baizen ezta, Iainkoaganik izaiten ditugun graziak, garbiak eta konpliak direlarik, lizuntzen direla gure eskasez, obretan emaiten ditugunean.

        Geiago ematzu zure akzioneak Sainduen eta Iainkoaren bertze serbitzarien aldean, eta handik klarki ezagutuko duzu zureak eta are hoberenak eta handienak xoil prezio eta balio gutitakoak direla hekin obrekin konparaturik.

        Gero konparatzen baditutzu IESU KRISTOK bere bizitze misteriosan eta ardurako Gurutzean zuregatik egin dituen akzionekin, eta konsideratzen baditutzu bere baitan xoilki, Iainkozko presunara behatu gabe, eta zein amudio garbiz egin dituen, ongi ezagutuko duzu zure obra on guziak eztirela egiaki ezdeus huts bat baizen.

        Finean gogoa alxatzen baduzu Iainkotasunera eta Iainkoaren guziz gaineko Maiestateagana eta konsideratzen baduzu haek merezi duen serbitzua, ageriz ikusiko duzu zure obra guzietarik etzaitzula azkenean heldu beldur handi izaiteko sujetik baizen, eta ez zertaz banaloria. Hargatik nola ere nahi den zure obra guzietan, zenbat ere saindu baitira bihotz osoz erran behar diozu zure Iaunari, Deus propitius esto mihi peccatrici: Ene Iainkoa urrikal bekizu ene arima bekhatoreza.

        Abisatzen zaitut oraino Iainkoak egin derauskitzun dohainen eta faboreen ez errazki erakusteaz, zeren hori bethi kasik higoin zaio zure Iaunari, berak erraitera noatzun dotrinaz irakhasi deraukun bezala.

        Egun batez agertu zitzaion bere debotetarik bati haur xume eta kreatura huts baten iduriaren azpian: Andre prestu hark bere sinpletasunean hura amolsuki enkargatu zuen bere Abe Mariaren erraiteaz; eta berehala hasi zen erraiten, Ave Maria gratia plena, Dominus tecum: Benedicta tu in mulieribus. Hori erranik gelditu zen, zeren berak ezpaitzuen bere burua laudatu nahi bertze ondoko hitzez. Andreak othoitz egiten zioela gainerakoaren erraiteaz, haur maite hura ioan zen bere serbitzariaren begietarik, hura utsten zuela konsolaturik, eta bere exenpluaz irakhasi zioen dotrinaz betherik.

        Ikhazazu zuk ere, ene alaba, zure buruaren beheititzen, eta zaren bezala ezdeustzat ezagutzen gauza guzietan.

        Hau da bertze bertute guzien zimendua. Iainkoak, ginen baino lehen, ezdeusetarik athera gaitu, eta orai non munduan baigaude harentzat, nahi du espiritualtasuneko lan eta obra guzia zimendatu eta permatu ezagutza hunen gainean, geurok gure buruz ezdeus garela. Eta zenbatenaz barrenago sartuko baigare gure ezdeusean, hanbatenaz goititurenago da espiritualtasuneko iauregia eta gure miseriezko lurra beheiti zilhatuko dugun arauera, Iainkozko Egille nausi hark hartan ezarrikotu ezin inharrotsizko harriak bere lanaren konplitzeko. Eztezazula zinets, ene alaba, zure baitan behar den bezain barrena beheiti zaiteskeiela; aitzitik zutaz egizu kontu hura, kreaturetan kausi ahal baledi neurrigabeki hondogabeko gauzarik, halakoa behar lizatekeiela zure beheratasuna.

        Ezagutza hari ongi iarraikiz nahiz diren ontasun suerte guzien iabeak gare hura gabe aphur bat ezdeusagoak gara ezdeusa baino, saindu guzien obrak egin bagenetza eta bethi Iainkoa baitan hondaturik baginundez ere.

        O sori onezko ezagutza lurrean doatsu eta zeruan loriatsu egiten gaitutzuna! O argia ilhunbetarik ilkhiten zarenean arimak argitzen eta distia arazitzen ditutzuna! O harri preziatu ez ezagutua gure ongarrietan distiatzen duzuna! O ezdeusa ongi ezagutua zarenean gauza guzien nausi egiten gaitutzuna.

        Enindeke sekulan satia gauza hunez minzatzeaz. Nahi baduzu Iainkoa laudatu, akusa zaite zeroni, eta duzun desira bertzeek ere akusa zaitzaten. Humil zaite guziekin eta geien azpian, nahi badiozu loria handi eman zure baitan, eta zuk ere haren baitan nahi baduzu loria izan, Desirik baduzu haren kausitzeko, etzaitezila alxa, zeren ioanen zaitzu ihesi beheiti zaite, eta ahal bezanbat beheiti, eta ethorriko da zure kausitzera eta besarkatzera. Eta hanbatenaz mindurikiago hartuko zaitu eta berekin hersiko amorioz, zenbatenaz humildurenago baitzara zure begietan, eta atseginago izanen baituzu egoiteaz bertzeek mesprezaturik eta gauza higoingarria bezala egoitsirik.

        Eta egizu hala, non estima dezazun eztuzula bat ere merezi, zuregatik eta zurekin bat egin ledintzat bidegabeztatu izan den Iainko hark berak egiten derautzun halako dohaina eta grazia, eta eztezazula falta hari maiz hargatik esker emaitera eta zinetstera obligatua zarela hala egiteko okasionerik eman derautzutenen, eta oinetan zapatu zaitustenen, edo zuk gogo gutirekin eta damurekin pairatzen duzula zinetstenago dutenen aldera: eta hala baliz ere eztuzu hargatik horrez iduririk egin behar kanpotik.

        Baldin sobera egiak diren konsiderazione hek hala direlarik, demonioaren arteziak, gure iakingabeak eta inklinazione gaixtoak garaia baleramate gure baitan, hala non bertzeak baino gorago ikhaiteko gogoetak elirateskeien geldi gure nahastetik eta gure bihotzetan finkatzetik, hortan berean ordu da humil gaitezin gure begien aitzinean hanbatenaz barrenago, zenbatenaz ikustenago baitu experienziaz probetxu guti egin dugula espirituaren bidean, eta gure buruaren bide bezalako ezagutzan, halaz eta ezin libra gaiteskeienaz gerostik gure banaloriazko burupetasunetik erro hartzen duten nahasgarri hetarik. Bide hartaz pozoinetik eztia eta zaurietarik osasuna erautsiko eta atherako dugu.

 

aurrekoa hurrengoa