www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu espirituala
Silvain Pouvreau
1665

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Gvdv espirituala, Silvain Povvreav. Chez Claude Avdinet, 1665.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Borondatea gauza guzietan
Iainkoaren plazer onaren nahi
izaitera ekhar dezaketen
konsiderazione batzuez

 

HAMEKAGARREN KAPITULUA

 

        Geiago, zure borondatearen errazkiago ekhartzekotzat gauza guzietan Iainkoren plazer onaren eta ohorearen nahi izaitera, orhoit zaite maiz, hark lehenik ohoratu, ta maite izan zaituela hainitz manera suertez.

        Kreazionean, ezdeusetarik athera zaituela eta egin bere idurira, eta bertze gauza guziak egin dituela zure serbitzuko.

        Munduaren berrerospenean igorri duela, ez Angeru bat, baina bai bere Seme bakhoitza zure berrerostera, ez urrezko edo zilharrezko prezio galkor batez, baina bai bere dolorezko eta laidozko heriotzeaz.

        Eta gero oren eta amen oroz begiratzen zaituela zure etsaietatik, gudukatzen duela zuretzat bere graziaz, eta bere Seme maitea Aldareko Sakramendu sainduan bethiere prestik dadukala zure alde iarteko eta zure iakia izaiteko. Ez othe da seinale bat Iainko handi hark zutaz egiten duen ezin estimatuzko kontuaz, eta ekhartzen derautzun paregabeko amorioaz. Hala non ezpaita bihotzean sar dezakeienik zer kontu hain Iaun handi batek egiten duen gu haren kreatura gaizo horiotaz eta gure beheratasunaz eta miseriaz; ez eta zer obligatuak garen egitera gure aldetik, guregatik halako gauzak eta hain handiak egin dituen hain Maiestate handiaren aldera.

        Baldin lurrezo Prinzeek, ohore izaiten dutenean jende pobreen eta thaillu bekherekoenganik, uste badute halarik ere obligatuak direla hei ordainez ohore egirera, zer egin beharko du zure beheratasunak munduko guzien gaineko Iaun bakhoitzagatik, dakusazunaz gero hark hanbat prezatzen eta hain minki maite zaituela?

        Gainerakoan, orhoit zaite bethiere gauza guzien gainetik Iainkoaren Maiestateak neurrigabeki merezi duela hura ohora eta serbitza dezazun, hutsik zeren hala plazer baitu.

 

aurrekoa hurrengoa