www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu espirituala
Silvain Pouvreau
1665

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Gvdv espirituala, Silvain Povvreav. Chez Claude Avdinet, 1665.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Haragizko bizioaren kontra
gudukatzeko maneraz

 

HEMERETZIGARREN KAPITULUA

 

        Peleatu behar duzu bizio hunen kontra manera berezi eta guziz bertze batez ezen ez hari behar den bertze bizioen kontra.

        Eta halatan iakitekotzat haren peleatzen antzerekin, hirur ordutara behatu behar duzu, zeinak baitira.

        Tenta gaitezin baino lehen.

        Tentatzen garenean, eta

        Tentazionea ioan denean.

        Tentazionea baino lehen gudukatu behar da, hura ekhartzen ohi duten okasioneen kontra.

        Lehenik, gudukatu behar duzu ez bizio hari buruz buru iarriz, bainan zure ahal guziaz ihes eginez den perillik gutiena ekhar ahal liazakezuten nahiz diren okasionetarik eta presunetarik.

        Eta kasuz egitekorik baduzu zenbait halako presunarekin, egizu ahalik lasterrena begitarte pausatu batekin, hitz garratzez lehen, ezen ez eztiz eta soberaniozko kortesiaz.

        Ez fida, zeren munduarekin ibilliagatik horrenbat urthez haragiaren akuilluak, estenak eta eragintzak eztitutzun sentitu eta sentitzen; ezen bizio madarikatu hark oren batez egiten du hainitz urthez egin etzuena, eta hainitzetan gordaka egiten tu bere aphareilluak, eta honbatenaz perilloskiago eta ezin sendatuzkiago zaurtzen du, zenbatenaz iartenago baita adiskide, eta berez suspitxa gutiago emaiten baitu.

        Eta hainitzetan beldurago behar da (hainitz aldiz frogatu eta egun oroz frogatzen den bezala) egiten ohi diren ibil-bidetan eta solhasetan, sori diren gauzen, nola ahaidetasunaren, zenbait egin bideren edo are presuna onetsia baitan den bertutearen aitzakiaz; zeren sensuezko plazeraren pozoina balsatzen da elkharrekiko solhas luzeegi eta zuhurgabe hetan, eta gero, nihork uste eztuela, arimaren ondoraino aphurka sarturik, behiere geiagotik geigora ilhuntzen du arrazoina, hala non ezdeustzat bezala baitadutza gauza perillosak, begitarte amolsuak, bataren eta bertzearen arteko hitz eztiak eta elkharrekiko atseginak; eta hori hala iragaiten dela alde batetik eta bertzetik, finean erorten da zenbait penagarrizko eta nekhez garai diteken tentazionetan.

        Berriz ere diotsut, zoazila ihesi; zeren ixtupa zara, eta ez fida zeren bustia zaren eta borondate on eta bortitz baten urez bethea eta iragana, eta zeren deliberatua eta prestik zaudezin lehen herioaren pairatzera, ezen ez Iainkoaren ofensatzera, ezen maizko elkharganatze hetan suak bete beroz aphurka agortzen duela borondate onaren ura, nihork gutien uste duenean, halako suertez lotuko da, non ezpaitu behatuko ez ahaidetasunera, ez adiskidetasunera; ezpaitu Iainkoaren beldurtasunik izanen, ezpaitu konturik eginen ez ohoreaz, ez biziaz, ez eta Ifernuko penez: eta halatan zoaz ihesi, zoaz ihesi, nahi ezpaduzu ustegabean atzemana izan, nahi ezpaduzu hartua izan eta nahi ezpaduzu bizia ere galdu.

        Bigarrenean, ihes egizu alferkeriatik, eta lotzakiste erneki eta agudoki zure estatuari dagotzan gogoetei eta lanei.

        . Hirurgarrenean, ez iar zure Superioren kontra, aitzitik obeditzazu gogotik, egizu agudoki hek manatzen zaitusten guzia, eta are gogotikago egitzu humiltzen zaitusten eta zure borondatearen kontrakoago diren gauzak.

        Laugarrenean, ez sekulan eman iujeamendu arinik zure lagunaz, guzien gainetik bizio lizun hattaz. Ageri bada norbait hartan erori dela, hura behar duzu urtikari izan, etzaitzu higoindu behar, eztuzu mesprezatu behar: bainan atherazazu probetxu haren etortetik zure buruaren ezagutzeko eta humiltzeko, orhoiturik hauts eta ezdeus baizen etzarela; lehia zaite Iainkoagana, eta ihes egizu egundaino bainoko artha handiagorekin den peril-iduririk gutiena duten ibilbidetarik.

        Zeren eroria bazara arinki bertzeen iujeatzera eta mesprezatzera, Iainkoak zure gastuz ekharriko zaitu neurrira, utsiko baitzaitu falta berean erortera, arren ezagut dezazun zure urgillukeria, eta bide hartaz bi bizio hekin kontrako erremedioa dezazuntzat.

        Baldin erorten ezpazara, eta gogoa ganbiatzen ezpazaitzu, iakin ezazu badela zer hagits duda zu zaudezin estatuaz.

        Askenean orhoit zaite ongi ikusten baduzu zenbait dohain eta atsegin espiritualezko gustu duzula zure baitan, etzaitzula hartan banaloriozki lakhetu behar, eta eztuzula zer zinetsaras zure buruari zerbait zarela, eta zure etsaiek eztutela indarrik geiago zuri gerla egiteko; iadanik iduri zaitzularik behatzen derauezula nardaberaki, hastiorekin eta gaitzetsterekin: zeren ongi begiratzen ezpazara, errazki eroriko zare.

        Tentazionea alxatzen denean, konsidera zazu ea heldu denz zenbait barreneko okasionetik, ala kanpokotik.

        Kanpoko okasioneaz aditzen dut begietako eta beharrietako kuriostasuna, tresnen soberaniazko aphareillua, eta bizio hartara garamatzaten ioan-ethorriak eta solasak.

        Kasu hetan egin behar den erremedioa, da ohoreztasuna eta modestia, ez nahi izaitea ikusi edo enzun tentazionerik eman diazakezun gauzarik, ordea hoberena da ihesi ioaitea, lehen erran dudan bezala.

        Barreneko okasionea heldu da gorputzeko bizitasunetik, edo buruko gogoramenduetarik, zeinak pitzten baitzaiskigu gure aztura gaixtoetarik, edo demonioaren gogogarrietarik.

        Gorputzeko bizitasuna mortifikatzekoa da barurez, diziflinez, zilizioez, beillez eta bertze hezgarriez adimendutasunak eta obedienziak irakhasten deraukuten arauera.

        Gogoramenduez bezanbatean, nondik ere heldu baitira, hekin kontrako erremedioak hauk dira.

        Pure estatuari dagotzan bertze eta bertze lanei lotzea eta iarraikitea.

        Orazignea edo Othoitza eta Meditazionea.

        Othoitza hunela egin behar da.

        Aphur bat has zaitezinean ez xoilki halako pensamenduen, bainan oraino hekin aitzintzailleen ikusten, sar zaite berehala zure baitan, eta Gurutzefikagana gogoz itzuliriz, errozu: ene IESUS, ene IESUS eztia, laster hel zakiskit beldurrez etsai horrek atzeman nazan.

        Eta zenbait aldiz zure Iauna iratxekirik dagoen gurutzea besarkatzen duzula, hainitzetan emezu muzu haren oin sakatuen zauriei, bihotz onez erraiten duzula: zauri ederrak, zauri garbiak, zauri sainduak, zaurt ezazue orai bihotz ondikozko eta lizun hori, eta begira nazazue ene Iainkoaren ofensatzetik.

        Meditazioneaz bezanbat, enuke nahi haragizko atseginen mugidek khexatzen duten orduan egin ledin hainitz liburuk emaiten duten puntu batzuen gainean, nolakoak baitira konsideratzea zein den bizio haren ezdeustasuna, haren ezin asetzea, haren nardagarrimenduak, eta ondore mingarriak zenbat peril dakharken onhasunen, biziaren eta ohorearen galtzeko,eta hala bertzeez.

        Arrazoina da, zeren ezpaita hortan bethi bide segurik tentazioneari garaitzeko; aitzitik kalte ekhar diazakegu, zeren adimenduak bataz kanporatzen baditu gogoramendu hek, bertzeaz ekhartzen derauku okasionea, eta perillean emaiten gaitu hetan lakhetzeko, eta atseginari konsentimendu emaiteko. Halakotz egiazko erremedioa gogoramendu lizun hekin khentzeko, da zinetan ihes egitea ez xoilki hetarik, bainan oraino hek gogora ekhar diatzakeguten gauza guzietarik, hekin kontrakoak direlarik.

        Eta halatan bizio horren kontra eginen duzun meditazionea izanen da gure Salbatzaillearen bizitzearen eta Pasionearen gainean.

        Baldin Meditazionean zaudenean, nahi ezpaduzu ere, gogoratzen bazaiskitzu eta lehen baino tarritatzenago bazaituste (duda gabe gertatuko zaitzun bezala) etzara hargatik izituko, ez ilkhiko Meditazionetik, ez eta itzuliko hekin kontra hei buru egiteko; aitzitik iarraikiko zaisko zure meditazioneari ahalik ernekiena, axolarik geiago eztuzula gogoratze hetaz zureak ezpalira baino; zeren ezta bide hobeagorik hekin kontra haritzeko, bethiko gerla egin baliazazute ere.

        Gero ferratuko duzu zure meditazionea eske hunez, edo bertze hunelako batez: libra nazazu, ene Kreatzaillea eta Salbatzaillea, ene etsaietarik zure Pasionearen eta ezin erranezko ontasunaren ohoretan; eta hori egin behar duzu gogoz itzulten etzarela bat ere bizio hartara, ezen hartaz orhoitzea bera ezta peril gabe.

        Eztezazula iharduki halako tentazionearekin, ea konsentitu duzunz edo ez, zeren sondatze suerte hura demonioaren artezia da zure nahasteko ongi egiten duzulako estakuruz, eta zuri bihotzaren galarasteko edo gutitzeko, edo ezpere, zeren esperanza baitu, halako solhasetan zadutzan bitartean, eror araziko zaituela zenbait plazeretan.

        Hargatik ageri ezpada tentazioneari konsentimendu eman diozula, aski duzu den guzia laburki zure Aita espiritualari konfesatzea, eta gero haren konseillua harturik zaude bakean horrelako gauzaz geiago orhoitu gabe.

        Ordea hala egizu non gogoratze guziak bethi fidelki ager diotzotzu, ahalkheak edo nahiz den bertze gauzak iduki zaitzan gabe.

        Baldin humiltasunaren beharra badugu gure etsai guziei garaitzeko, beharago gara humildu kasu hunetan ezen ez bertzeetan, iakinik bizio hura bethi kasik gure urgillukeriaren gastigua dela.

        Tentazionea ioan denean egin behar duzuna da, zenbat ere uste baituzu libratua eta seguratua zarela, zure gogoa idukitea osoki apartaturik tentazionea ekhartzen zerautzuten gauzetarik, sentitzen duzularik gonbidatua zarela bertzela egitera zenbait berture edo bertze on den gauzagatik; zeren hura da naturaleza gaixtatuaren enganioa eto gure etsai artezaren sarea, zeina argi Angeru iduriratzen baita gure etor arazitzeko ilhunbetan barrena.

 

aurrekoa hurrengoa