www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu espirituala
Silvain Pouvreau
1665

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Gvdv espirituala, Silvain Povvreav. Chez Claude Avdinet, 1665.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Bertutearen hariketan ibilli behar
dela artha ardurako batekin

 

HOGOI ETA HAMASEIGARREN
KAPITULUA

 

        Bertuteen ardietsteko kontuzkoago eta premiazkoago diren gauzen artean, lehen irakhatsi ditugunez lekhora, behar da, hartzen dugun xedera heltzekotzat, ardura gaitezin bethi aitzinago ioaitera, bertzela trikatzea bera da gibela ioaitea.

        Zeren gelditzen garenean bertutezko akzionerik egitetik, bada eta ezpada gure guthizia sensualaren eta kanpotik eragiten deraukuten bertze gauzen lixturtasun borxagarri batez iaiotzen dira gure baitan hainitz pasione desordenatu, zeinek hiltzen edo ezpere gutitzen baitituste bertuteak, bertze alde dela gabeturik gaudezila aitzinago ioanez Iainkoaganik ardietsi ahal ginituen hainitz graziaz eta dohainez.

        Horrelatan bide espirituala, eta bideazkoak lehiorrez egiten duen bidea bertze eta bertze dira, ezen lehiorrez doanak, trikatuagatik eztu deus galtzen egin duen bidetik, bide espiritualaz dabillanak galtzen duen bezala.

        Geiago, munduko bideazkoaren unhea geiagotzen da ardura ibilliz eta gorputzari eraginez; ordea espirituaren bidean zenbatenaz aitzinago baitoa nihor, hanbatenaz indar eta bihotz handiago izaiten du.

        Zeren behereko partea muthiriki iarriz bidea gaitz eta malkhor egiten zuena, geiagotik geiagora flakatzen da bertuteari iarraikiz; eta gaineko partea, zeinetan baitago bertutea, geiago finkatzen eta bortitztenago da.

        Hargatik onean aitzinatzen dela nihork sentitzen duen pena gutitzen da, eta pena berarekin Iainkoaren bertutez balsatzen den atsegin gorde iakin bat egiten da oren oroz handiago. Manera hartaz bethi aisekiago eta plazerakin bertutetik bertutera bide eginez, azkenean mendi gainera heltzen gara, non arima perfekzionaturik hari baita gero higoindurarik gale, aitzitik plazer eta bozkario handirekin, bere pasione desordenatuak garaituz eta heziz gero, eta gauza kreatu guzien, bai bere buruaren gainean iarririk dagoela, doatsuki bizi da Gorenaren bihotzean eta gozoki bere lanean hari dela, haren baitan hartzen du bere pausua.

 

aurrekoa hurrengoa