www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu espirituala
Silvain Pouvreau
1665

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Gvdv espirituala, Silvain Povvreav. Chez Claude Avdinet, 1665.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Nagitasunaren kontra
gudukatzeko maneraz

 

HOGOIGARREN KAPITULUA

 

        Eror etzaitezintzat Nagitasunaren ondikozko gathibutasnean, zein baita ez [...] perfekzioneko bidea trabalia zakezun, bainan oraino zure etsaien eskuetan ezar zinitzakeien gauza, begiratu behar zara kutiostasun guzietarik, lurreko gauzetan ainarratzetik, eta zure esiatuari eztagotzan egitekoetarik.

        Gero egin ahala egin behar duzu prestik izaiteaz inspirazione on guzien eta zure superioren nahiz diren ordenanzen arauera egitera, plazer duten orduan eta maneran.

        Etzaitzala deusek trika, ez amenik laburrenaz ere, ezen lehenbiziko geroratze hark bigarrena dakharke bere ondoan, eta bigarrenak hirurgarrena, eta bertzerik hainitz, zeinetara sensua plegatzen baita eta errazkiago eramaiten lehenetara baino, iadanik beithatua eta atzemanaizanez hetan hartu duen atseginaz.

        Hargatik edo berantegi hasten da lana, edo batzutan osoki utsten da ere, unhagarri bezala.

        Eta hala nagitasunaren ohitza aphurka egiten da eta gero halako puntura garamatza non, estekaturik gadutzan orduan berean, hartzen baitugu gogo bertze aldi batez hagitz erneago eta agudoago izaiteko; ohartzen garela, geurok gure buruaz ahalkhaturik, hararaino xoil nagi izan garela.

        Nagitasun hura guzietara hedatzen da, eta bere pozoinaz ez xoilki pozoatzen du borondatea, hari bere lana higoin araziz, bainan oraino adimendua itsutzen du, ikuz eztezangatik, zein alferrak eta gaizki permatuak diren, berehala egin [...] bidean, iakiara osoki utsen edo ezpere bertze ordutara luzatzen diren gauzen laster eta agudoki egiteko gogo eta nahi hartuak.

        Ezta aski egiteko duzun lanaren laster egitea, bainan egin behar da, lanak berak bere izanez eta nolakoa baita konsideraturik; nahi duen denboran berean, eta hari dagokan agudotasun guziarekin, ahal dukeien perfekzione guzia izan dezantzat.

        Zeren ezta agudotasuna, aitzitik nagitasun finenetarik bat da, obra baten bere muga baino lehen eta lasterrez egitea, axolarik gabe haren ongi egiteaz, gero errepausu ez ansiatsuan iarteagatik, zein baita zertara gure gogo guzia etxatua baitzen obra hain lasterka egiten zen bizkitartean.

        Gaitz handi hura heldu da zeren eztugun konsideratzen zer balio duen obra batek egiten denean bere mugan, eta gogo deliberatuarekin nagitasunak soldadu berriei ekhartzen derauen trabailluari eta nekheari utzintzeko(?), eta buru egiteko.

        Maiz bada konsideratzeko duzu gogoaren Iainkoaganako goititze huts batek, eta haren ohoretan belhaunikatze xoil batek geiago balio duela munduko tresor guziek baino, eta zenbat ere aldiz gure buruari eta gure guthizia desordenatuei egiten baiterauegu borxa Angeruek zeruko erresumatik ekhartzen diotela khoro bat gure arimari eraman dugun biktoria loriosagatik.

        Eta kontrara, Iainkoak aphurka edekiten deraustela nagiei eman zerausten graziak, eta emendatzen deraustela agudoei, hek gero sar ara zitzen dituela bere bozkarioan berean.

        Hastean hain sendo ezpazara, non ahal zoazkon penari eta nekheari buru egitera, hura estali behar duzu hala non xipiago iduri dakizun nagiek uste zuten baino.

        Zure hariketak agian nahi du hainitzetan eta hainitzetan hari eta hainitz egunez trabailla zaitezin bertute baten ardietsteko, eta peleatu behar tutzun etsaiak naski bortitzak eta hainitzak iduritzen zaiskitzu. Has zaite haritzen guti haritzeko eta egun gutitako lana bazendu bezala, eta guduka zazu etsai baten kontra bertzerik ezpaliz bezala peleatu beharrik, eta fidanza handi batekin zuk Iainkoaren graziarekin batean indar geiago duzula hek guziek baino, ezen bide hartaz nagitasuna hasiko da flakatzen, eta gero aphurka preparatuko zara vizio haren kontrako bertutearen eskutik eskura hartzera.

        Orobat erraiten dut Orazioneaz. Zure eserzizak nahi du agian oren bat eman dezazun orazionean, eta hori gogor zaio zure Nagitasunari, iar zaite orazione egiten oren laurden erdi batena egin nahi bazendu bezala, hala errazki iraganen zara bertze laurdenera eta hartarik bertze baterara orena konpli dezazun artean.

        Baldin bigarreh oren laurden erdian, eta bertze ondokoetan sentitzen baduzu sobera zure gogoaren kontra dela eta gaitzegi zaitzula meditazionean egoitea, larga zazu lan hura, higoin dakizun beldurrez; kondizionerekin ordea hartan berriz iarriko zarela hura utsi duzun gutiren buruan.

        Bide bera iduki behar duzu eskuko obretan, lan hainitz gerta dakizunean, eta zure burua osoki nahastera doanean, zure nagitasunari iduriturik hainitzak eta gaitzak direla: Has zaite zu hargatik zinetan eta bakez lehenbiziko lanetik, bertze egitekorik ezpazendu bezala; zeren hura agudoki eginik bertze guziak eginen tutzu nekhe gutiagorekin zure nagitasunak uste zuen baino.

        Hala hari ezpazara, eta erakusten zaitzun trabailluaren gaitztasunari aitzinetik egiten ezpadiozu buru, nagizko bizioak halako indar hartuko du zure gainean, non bertuteen eserzizak hastean berekin dakharkeien trabailluaz eta gaitztasunaz ez xoilki fastikatuko baitzara eta unhatuko hura begietan duzunean, bainan eta zureganik urrun denean ere: ezen bethi beldurtuko zara zure etsaiek akometa eta gaizki erabil zaitzaten, eta norbait zure aldean ikus dezazun zerbait mana zaitzanik, hala non pausuan berean izanen baitzara pausurik gabe.

        Era iakin ezazu, ene alaba, nagitasunazko bizio hark bere pozoin estaliaz baratxeka ihartzen dituela ez xoilki bertuteen usanza ekharri behar zuten lehenbiziko erro samurrenak; bainan eta bertuteetan lehen ardietsirikako usanzen erroa bera ere: zeren pipiak zura pipiztatzen duen bezala, hala bizio hark nihork ohartu eta sentitu gabe bizitze espiritualaren muina murroitsten du, eta horra nola demonioak hedatzen derausten sareak guziei, beregainki ordea bizitze espiritualean aitzinatzeko gogo dutenei.

        Zaude bada erne, zagotza Iainkoari othoitzez, egizu ongi, eta etzaudezila zure espos arroparen oihala ehain gabe hura iauntsi behar duzun artean zure esposari bidera ilkhiteko.

        Orhoit zaite egun guziez goiza emaiten derautzun hark ezterautzula arratsa agintzen, eta arratsa emanez gero eztela obligatzen zuri biharamuneko goizaren emaitera. Hargatik oren bakhoitzeko amen guziak, Iainkoak nahi duen arauera, eta ordu hura baizen ezpazendu bezala bizitzeko, hanbatenaz zinetanago enplegatu behar tutzu, zenbatenaz kontu hersiago eman behar baituzu guziez.

        Akabatzen dut zuri abisu emanik egun hura galdutzat iduki dezazula, zeinetan (hainitz egiteko egin bazendu ere) ezpaituzu hainitz garaia eraman zure inklinazione gaixtoen eta are zure borondate beraren gainean, eta non ezpaitiotzatzu zure Iaunari eskerrak eman haren ongi eginez, bereziki ordea zuregatik pairatu duen dolorezko Pasioneaz eta eman derautzun gastigu eztiaz eta aita-gizakoaz, egin zaituenean baso eta gai zenbait tribulazioneko ezin estimatuzko tresoraren ardietstera.

 

aurrekoa hurrengoa