www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu espirituala
Silvain Pouvreau
1665

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Gvdv espirituala, Silvain Povvreav. Chez Claude Avdinet, 1665.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Komunione espiritualaz

 

BERROGOI ETA HAMASEIGARREN
KAPITULUA

 

        Zilllegi ez garelarik egunean behin baino geiagotan errezebitzera, halarik ere, erran dudan bezala, errezebi dezakegu oren eta amen guziez; eta hala egitetik ezta deus ere traba gaitzakeienik, ezpada gure ansigabetasuna edo zenbait bertze falta.

        Eta Komunione espiritual hura batzutan arimarentzat probetxosago izandu da hainitz Sakramenduzko Komunione lirateskeien baino agian errezebitzen dutenen eskasakgatik.

        Zeinbat ere aldiz bada ordenatuko eta preparatuko baitzare horrelako Komunionearen egitera kausituko duzu Iainkoaren Semea prestik zuri bere buruaren bere eskuez berez emaitera zure othurutitzatzeko espiritualki.

        Hartara prepara zaitezintzat, itzul zaite gogoz harengana intenzione harekin, eta arimako begiez iragaitza labur bat eginik zure eskasen eta makhurren gainean, erakuz diozozu damu duzula zeren hura ofensatu duzun, eta othoitz egiozu den humiltasun eta fede handienarekin plazer duela zure arima pobreagana ethorri grazia berri batekin, haren sendatzeko eta bere etsaien kontra bortitzteko.

        Halaber zure burua borxatu eta zenbait guthiziatan hildumatu, edo bertutezko obrarik egin nahi duzunean, hori guzia egizu zure bihotzaren preparatzeko zure Iaunarentzat, iakinik bethiere haren eske dagotzula. Gero harengana itzulirik oiu egiozu desir handi batekin datorla bere graziarekin zure sendatzera eta libratzera zure etsaietarik, bera xoilki zure bihotzaren iabe iar dadintzat.

        Edo are, azken egin duzun Sakramenduzko Komunioneaz orhoiturik, errozu bihotz bero batez: Noiz, o ene Iauna, errezebituko zaitut bertze aldi batez? Noiz, ha, noiz?

        Nahi bazare preparatu espiritualki Komuniatzera debozione eta erreberenzia geiagorekin; aitzineko arratsetik zuxen tzatzu zure mortifikazione, bertutezko akzione, eta bertze obra on guziak zure Iaunaren espiritualki errezebitzeko fin hartara.

        Eta goizean muga onez konsideratzen duzula zer ontasun, eta zein zori doatsu duen arimak behar bezala Aldareko Sakramendu Sainduaren hartzeaz, ikusirik haren bertutez berriz ardietsten dituela bertute galduak, bere leheneko edertasuna bihurtzen zaiola, eta partale egiten dela Iainkoaren Semearen Pasioneko fruituetan eta merezimenduetan, eta zenbat atsegin duen Iainkoak berak hura errezebi dezagun, eta ontasun hetaz goza gaitezin, enseia zaite ahal guziaz haren errezebitzeko desir handi baten zure bihotzean pitztera hari plazer egiteagatik.

        Eta desir hartaz irazekirik zaudezila, itzul zaite harengana, erraiten diozula: Zilhegi enaizenaz gero, Iauna, egun zure errezebitzera zure Sakramendu sainduan, egizu, o kreatu gabeko ontasuna eta botherea, ene erorteak barkhatzen derauskidatzula, eta ene zaurietarik sendatzen nauzula, behar bezala espiritualki errezebi ahal zaitzadan orai, oren guziez, eta egun oroz: hartarakotz indazu grazia eta indar berri bat ene etsai guzien, eta bereziki orai zuri plazer egiteagatik gerla egiten diodanaren kontra.

 

aurrekoa hurrengoa