www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu espirituala
Silvain Pouvreau
1665

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Gvdv espirituala, Silvain Povvreav. Chez Claude Avdinet, 1665.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Bertze abisu batzu
gure buruazko ezfidanzaren,
eta Iainkoa baitako
fidanzaren ardietsteko

 

SEIGARREN KAPITULUA

 

        Halaz eta gure etsaien garaitzeko indar guzia beregainki sortzen denaz gero gure baitan ez fidatzetik eta Iainkoa baitako fidanzatik, huna emaiten derauskitzudan bertze abisu batzu haren ardietsteko Iainkoaren graziarekin batean.

        Iakin behar duzu bada, eta segurtzat iduki ezen, ez nahiz diren donu naturalezazkoek edo ardietsiek, ez eta dohainik eta ururik emanikako graziek ez eta Eskiritura saindu guziaren iakiteak, ez eta Iainkoa serbitzu eginek, denbora eta ohitza luzez bada ere; gauza hek guziek, diot, ezteraukutela Iainkoaren borondatea eraginen, baldin egiteko ditugun obra onetan, eta haren begiei eder zaisten guzietan, ezin ere benzutzeko dugun tentazionetan, zeintarik ere itzuli behar garen perilletan, zein ere haren borondatearen arauera iasaiteko ditugun gurutzetan, baldin, diot, Iainkoak helzakitza beregain batez bihotza alxatzen ezpaderauku, eta bera oraino bere eskuaz heltzen ezpazaiku gauza hekin guzien egiten:

        Hartatakotz gure bizitze guzian, egun oroz, oren guziez, momento guzietan erresoluzione hari itxeki behar diogu, eta horrela sekulan ezin fidatuko gara gure buruan, eta fidatzeko gogoa ere ezin etorriko zaiku.

        Gero, Iainkoa baitako fidanzaz bezanbat, iakin ezazu Iainkoari etzaiola errazago etsai gutiren benzutzea, ezen ez hainitzen, zaharren eta frogatuen, ezen ez flakoen eta berrien.

        Handik heldu da arima batek, bekhatuz kargatua baliz ere, munduko eskas guziak balitu ere, eta pensa ditekeien baino makurrago lizelarik, enseiatu luelarik nahi izan zukeien guzia, eta bekhatutik ilkhiteko eta ongiaren egiteko eginbide guzietan iarri lizelarik, bertutean niholatako maneraz ezin aitzinatu lukeielarik, aitzitik gaizkira eramanago lizelarik; guziarekin ere eztuela egon behar Iainkoa baitan fidatu gabe, eztituela armak eta eserziza espiritualak utsi behar, bainan behar duela bethiere bortitzki peleatu; zeren iakin behar du Gudu espiritual hunetan garaia eztuela galtzen nor ere guduka hari baita, eta fida baitago Iainkoa baitan, zeinaren helzakitza ezpaitzaie behin ere saltatzen, harentzat guduka hari direnei, batzutan utsten dituelarik zaurtzera. Gudukatu behar da; hortan doa guzia: zaurien kontrako miritzina prestik dago, eta badu den bertute eta indar guzia Iainkoarentzat peleatzen eta haren helzakitza fidanzarekin bilhatzen dutenen zaurien sendatzeko; eta gutien uste dutenean ikusiko tuste bere etsaiak hillik.

 

aurrekoa hurrengoa