www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu espirituala
Silvain Pouvreau
1665

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Gvdv espirituala, Silvain Povvreav. Chez Claude Avdinet, 1665.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Hainitzen enganamenduaz,
zeinek baitadukate
bihotz gutitasuna dela bertute bat

 

BORTZGARREN KAPITULUA

 

        Hainitzak oraino enganatzen dira, uste dutela bekhatu eginez gero heldu den bihotz gutitasuna eta khexadura dela bertute, zeren zenbait damu berekin dakharken; ikusten eztutela hori guzia sortzen dela urgilluria gorde ikain batetarik, eta bere baitan edo bere indarretan duten fidanzaren gainean permaturikako burupetasunetik, zeinetan sobera fidatu baitziren, ustez berak zerbait zirela: orai ordea nola ikusten baitute bere erorteaz frogarurik, faltatu zaistela bere indarrak, nahasten dira eta izitzen, gauza berria baliz bezala, eta bihotza galtzen dute, ikusirik lurrera doala, zeinaren gainean bere esperanza guzia alferrik permatu baitzuten, sosengu hura.

        Hori etzaio gertatzen humillari, zeina, Iainkoa baitan xoilki fidaturik, eta uste eztuela bere buruz deusik daidikeiela, erorten denean zenbait hutsetan, zertan ere nahi den, hartaz damu eta urriki sentitzen duelarik, ezpaita asaldatzen, ezpaitu miretsten, dakiela hori guzia gertatzen zaiola bere miseriatik eta flakotasunetik, egiazko argi batez xoil ongi ezagutzen duen bezala.

 

aurrekoa hurrengoa