www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu espirituala
Silvain Pouvreau
1665

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Gvdv espirituala, Silvain Povvreav. Chez Claude Avdinet, 1665.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Nola balia gaitesken hainitz,
okasione suertez bertute
berbatetan haritzeko

 

HOGOI ETA HEMERETZIGARREN
KAPITULUA

 

        Ikusi dugu orai baino lehen probetxu geiago dela bertute xoil bati denbora batetaraino iarraikitzea, ezen ez hainitzi bata bertzearekin harturik, eta bat haren arauera ordenatu behar direla gertatzen diren okasione guziak, bere artean bertze eta bertze direlarik. Ikhazazu orai nola hori errazki aski egin diteken.

        Gertatuko da egun bai oren berbatetan erranen zaikula zerbait egin dugula gaizki, ongi egin dugularik, edo gaizki aiphatuko garela zerbait bertzerikgatik; zenbait bilhatu dugun grazia edo nahiz den bertze gauza aphurra errefusatuko zaikula, zenbait suspitxa gutaz hartuko dela arrazoinik gabe; zenbait egitekoxo gaitz eta fastikagarri emanen zaikula egitera; iaki gaizki aphaindu bat ekharriko zaikula, edo gertatuko zaikula zenbait bertze gauza kontuzkoagorik eta egitea gaitzagorik, nola halakoez bethea baita gizonaren ondikozko bizitzea.

        Hainitz suertetako gertanza hetan, edo halakoetan egin dirogularik bertuteen arauerako ezten gauzarik; guziarekin ere nahi badiogu itxeki irakhasi dugun erreglari, guziz hariko gare orduan eskuetan izanen dugun bertutearen arauera. Konparazionera.

        Baldin okasione hek gertatuko diren denboran hari bagare pazienziaren hartzen, gure lana izanen da okasione hek guziak pairatzea gogotik eta bihotz allegeraz.

        Baldin humiltasunari lotu bagaisko, kontrakotasun guzien artean konsideratuko dugu den gaitz suerte guzia merezi dugula.

        Gure eserziza obedienziaz bada, berehala iarriko gare Iainkoaren esku guziz botheretsuaren azpian, eta hari plazer egiteagatik (zeren hala nahi baitu) arrazoin eta are bizigabeko kreaturen azpian, zeinetarik nardamendu hek heldu baitzaiskigu.

        Pobreziaz bada, kontentatuko gare munduko konsolazione, dela xipi, dela handi guziez billusirik eta gabeturik egoiteaz.

        Karitateaz bada, amoriozko oldeak atherako tugu, eta gure lagunaren aldera, nola hura baita ardiets dezakegun ontasunaren errementa, eta Iainkoagana, nola hura baita kausa prinzipala eta amoriozkoa, zeintazik heldu baitira gaitz hek, Iainkoak hei esku emanik, guri lan emaiteko eta probetxu espiritualik eragiteko.

        Eta egun oroz gerta diteskeien hainitz suertetako gauzez erraiten dugunetik, aditu behar da ere, nola denbora luzez litaukeien eritasuneko edo bertze aflikzioneko okasione bakhoitz batetan, atzinago bide eginez egin genezakeien akzionerik orduan generraikeon bertutearen gainean.

 

aurrekoa hurrengoa