www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu espirituala
Silvain Pouvreau
1665

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Gvdv espirituala, Silvain Povvreav. Chez Claude Avdinet, 1665.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Etsaiak darabiltzan arteez eta
enganioez bere bizitze gaixtoa
ezagutuz gero hartarik libratu nahi
luketenen idukitzeko amarraturik.
Eta zergatik artzen ditugun gogo
onak hainitzetan eztiren obretaratzen

 

HOGOI ETA BEDERATZIGARREN
KAPITULUA

 

        Ezagutzen dutenak bere ohiturikako bizitze gaiztoa, eta hura ganbiatu nahi luketenak komunzki enganatzen ditu demonioak eta garaitzen, orai erraitera noan armez edo gogorapenez, zeinak baitira.

        Gero, gero.

        Kras, kras; Beleak dioen bezala.

        Nahi diot lehenik egiteko eta nahasteka hari fin eman, eta gero hartarik libraturik nahi dut iarri bizitze espiritualean bake eta pausu handiagorekin.

        Hori da hainitzak hartu eta egun guziez atzemaiten dituen sarea. Eta hori guzia heldu da gure ansigabetasunetik eta nagitasunetik, zeren gure arimako salbamenduaz eta Iainkoaren ohoreaz doanean, arma hain bortiz hau eztugun aski laster hartzen.

        Orai, orai, eta zergatik Gero?

        Egun, egun, eta zergatik Bihar? nork bere buruari erraiten dioela.

        Eta Gero edo Kras hura eman balekit ere, othe lizate bada salbatzeko eta garaitzeko bidea, nahi banu lehenik zaurtua izan eta, desordenu berritan erori?

        Hala non baitakusazu, ene alaba, enganamendu horri, eta aitzineko Kapituluan erakuzi dugunari ihes egiteko, eta etsaiari garaitzeko bidea, eta erremedioa dela, Iainkoak gogoan emaiten derauskigun inspirazioneak laster obeditzea; laster obeditzea, diot, obrari berehala lotuz, ez ordea obeditzeko gogo sinplea hartuz, zeren gogo hartu hek hainitzetan eskasten dira, eta hanitzak enganatu dira puntu hunetan hainitz arrazoingatik.

        Lehenbizikoa, eta lehen ere ukhitu dudana, da zeren gure erresoluzioneek ezpaitute gure buruazko ezfidanza eta Iainkoa baitako fidanza zimendutzat. Eta hori dela kausa eztugu ikusten gure urgillutasun handia, zeintarik sortzen baita enganamendu eta itsutasun hura.

        Gure eskas haren ezagutzeko argia eta haren kontrako erremedioa heldu dira Iainkoaren ontasunaganik: utsten baigaitu erortera, eta gure erortearen moienez erakhartzen baigaitu gure indarretan dugun fidanzatik haren baitan behar dugun fidanzara, eta gure urgillukeriatik gure buruaren ezagutza humillera.

        Hargatik nahi baduzu hartu ditutzun gogo onek balio duen gauzarik athera dezaten, behar dira zinetan finkatu, eta orduan xoilki izanen dira tinkhezkoak, noiz ere ezpaitute izanen gure buruazko fidatzerik, bainan izanen baitira humilki zimendatuak Iainkoa baitako fidanzan.

        Bigarren arrazoina da, zeren zenbait erresoluzione hartzera goazinean, miratzen baitugu bertutearen edertasuna eta balioa, zeinak bereganatzen baitu gure borondatea, zenbat ere flako eta indar gutitakoa baita. Handik heldu da bertutearen ardietsteko nekhetasuna presentatzen zaionean borondateari, oraino berria, eta flakoa denean, eskasten dela eta gibelat itzulten.

        Hartarakot kostuma zaite bertuteek, ardiets ditesken baino lehen dakhasketen nekheen geiago ederetstera ezen ez bertutearen beraren; eta bethi baska zazu zure borondatea nekhadura hetaz, batean gutiago, bertzean geiago, nahi baduzu egiazki izan bertuteen iabe.

        Eta iakin ezazu zenbatenaz lasterago eta agudokiago garaituko baitzaiste zure buruari eta zure etsaiei, hanbatenaz bihotz handiagorekin besarkatuko tutzula nekheak eta maiteago izanen tutzula.

        Hirurgarren arrazoina da, zeren batzutan gure gogo onek ezpaitioto behatzen bertuteari, ez eta Iainkoaren borondateari, baina gure ongi izanari. Hori komunzki gertatzen da gure erresoluzioneak egiten ditugunean espirituzko eztitasunetan, eta hagitz hersten gaitusten aflikzionetan, eta hetan kausitzen eztugunean bertze aringarririk, gogoz erraiteaz baizen nahi gaistela, eta Iainkoari osoki eman, eta bertutei iarraiki.

        Gaitz hortan ez erorteagatik, zarela espirituzko eztitasun hetan ongi begiratua eta abisatua, zarela ere humil hartuko ditutzun gogo onetan, eta partikularki promezez eta botuez bezanbatean; eta sentitzen duzunean penetan zarela, bira zure gogo onak zure gurutzearen pazienziarekin jasaitera emanak, Iainkoak nahi duen bezala, eta hartan zure loria guziaren ezartera, arbujatzen duzula zein ere nahi den lurreko, bai eta zenbait aldiz zeruko aringarri guzia. Biz zure eskatze eta desiratze bakhoitza, Iainkoaren eskua hala lagun dakizula non gauza kontrako guziak paira ahal detzatzun pazienziazko bertuteari athekharik eta notharik egin gabe, eta non etzakiskon zure Iaunari higoin.

 

aurrekoa hurrengoa