www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu espirituala
Silvain Pouvreau
1665

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Gvdv espirituala, Silvain Povvreav. Chez Claude Avdinet, 1665.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Orazioneaz

 

BERROGOI ETA LAUGARREN
KAPITULUA

 

        Gure baitako Ezfidanza, Iainkoa baitako fidanza, eta Exerziza hain premiazkoak badira Gudu hunetan, huneraino deklaratu dugun bezala, guzien gainetik premiazkoa da Orazionea (zein baita lehen erakusi ditugun gauzetarik eta armetarik laugarrena) zeinaren bidez, ez xoilki orai erran ditugun gauzak, bainan oraino bertze ontasun suerte guziak ardiets baitetzakegu gare Iainko Iaunaganik.

        Ezen Orazionea da errementa ontasunaren eta amorioaren Iainkozko ithurri hartarik gure gainera isurtzen diren grazia guzien ardietsteko.

        Orazioneaz (ongi hartaz baliatzen bazare) espata emanen duzu Iainkoaren eskuan, zuretzat gudukatzeko eta garaitzeko.

        Hartaz ongi balia zaitezintzat behar da ohitua zaren edo enseia zaitezin ohitzera erraitera noan gauzetan.

        Lehenik, behar da zure baitan bizi dadin desir egiazko bat Iainkoaren serbitzatzeko gauza guzietan, eta hari lakhetago zaion maneraz.

        Desir hura zure baitan pitztekotzat, konsidera zazu emeki.

        Iainkoak bere guzien gaineko miragarrizko exzellenziak, Ontasuna, Maiestatea, zuhurzia, Edertasuna, eta bertze fin eta neurrigabeko perfekzioneakgatik sekulan pensa dezakegun baino geiago merezi duela serbitzatua eta ohoratua izaitea.

        Pairatu eta trabaillatu duela hogoi eta hamahirur urthez zure serbitzatzeko; zure zauri bustelak, usainduak eta bekhatuaren gaixtokiaz pozoatuak lotu eta sendatu dituela ez oialez, ez olioz, ez arnoz, baina bere zain sakratuetarik ilkhi ziren ur eta odol preziosaz, eta azoteez, aranzez, eta itzeez larrutu eta urratu izan zen bere haragi guziz garbiaz.

        Konsidera zazu oraino zenbat doatzun haren horrela serbitzatzea, halaz eta bide hartaz egiten garenaz gero zein gure buruaren Iabe, demonioaren nausi, eta Iainko beraren ume.

        Bigarrenean, zinetste eta fidanza fermu bat behar duzu Iainkoak eman nahi derautzula behar duzun guzia haren serbitzuko, eta zure probetxuko.

        Fidanza saindu hura da Iainkoaren miserikordiak bere grazien tresorez bethetzen duen untzia; eta zenbatenaz izanen baita handiago eta zabalago geiagoren hartzeko, hanbatenaz abetatsago ere eta preziosago izanen da Orazioneak gure bihotz barrenera ekharriko duen ihintza eta uri sakratu hura.

        Eta nola gure ezin ganbiatuzko Iainko guziz botheretsua ahal legoke gu bere dohainetan partale egin gabe berak manatu gaituenaz gero hari hekin eskatzeaz? eta bere Espiritu saindua bera prometatu derauzunaz gero hura eskatzen bagaisko federekin eta perseberanziarekin?

        Hirurgarrenean, iar zaite Orazionean intenzionerekin Iainkoaren borondatearen xoilki eta ez zurearen nahi izaiteko, dela zure eskatzeko akzionean, dela eskatzen zarenaren ardietsteko desiran, erran nahi da, iar zaitezila Orazione egiten, zeren Iainkoak hala nahi duen, eta desira dezazula enzun zaitzan, orobat zeren berak hala nahi duen: finean zure intenzionea behar da izan zure borondatearen Iainkoarenarekin bat egiteko, eta ez Iainkoaren borondatearen zureagana ekhartzeko.

        Arrazoina da, zeren zure borondatea, nola zure buruaganako amorioaz lizundua baita eta gaixtatua, geienean errebelatzen ere baita, eta ezpaitaki zeren eske dagoen, ordea Iainkoaren borondateak bethi ezin erranezko ontasuna du lagun, eta sekulan eztaidike hutsik. Hargatik hura da bertze borondate guzien erregla eta erregina, eta merezi du eta nahi ere bertze guziak hari darraiskon eta hura obedi dezaten.

        Hartarakotz bethi eskatu behar dira Iainkoaren plazer onaren arauerako gauzak, eta dudarik egiten baduzu hetarik zenbait halakoa denetz, hura eskatuko zara kondizionerekin hura nahi duzula Iainkoak nahi badu hura duzun.

        Segurki dakizula haren gogara diren gauzez bezanbatean, nolakoak baitira bertuteak, eskatuko zaisko lehen haren satifatzeko eta serbitzatzeko, ezen ez nahiz den bertze fin eta konsiderazionegatik, zenbat ere espiritual ahal baitaiteke.

        Laugarrenean, behar da Orazionera zoazin zure galdei eta eskatzei dagosten obrez aphareillaturik; eta Orazionearen ondoan berokiago enseia zaitezin desiratzen duzun graziaren eta bertutearen ardietsteko gai izaitera..

        Zeren Orazioneko eserzizak halako moldez gure buruaren mortifikazionekoa behar du lagun, non bata bertzeari iarraiki dakion ustai serratu batetan bezala; ezen bertzela bertute baten eskatzea, eta ez trabaillatzea haren ardietsteko, lehen lizate Iainkoa tentatzea, ezen ez bertzerik.

        Bortzgarrenean, deusik eska zaitezin baino lehen, maiz emoitzu Iainkoari eskerrak iadanik harenganik izan ditutzun ontasunez, hitz hautaz edo hunelakoez.

        Ene Iainkoa, zure ontasunez kreatu eta berrerosi nauzuna, eta neronek eztakidan bezainbatetan libratu nauzuna ene etsaien eskuetarik, hel zakiskit orai, eta eztiazadazula ukho egin eske nagotzunaz, bethi zure aldera eskergabe eta muthiriki iarria egon naizelarik.

        Baldin iarten zarenean bertute partikularik eskatzen, haren kontrako gauzarik eskuetan baduzu pairatzeko, hartan haritzekotzat eztakizula ahants hari esker emaiteaz emaiten derautzun pairatzeko okasioneaz, zeren ezta fabore xipia.

        Seigarrenean, halaz eta Orazioneak gure desiretara Iainkoaren ekhartzeko indarra eta botherea hartzen duenaz gero haren ontasun eta miserikordia beretik, haren Seme bakhoitzaren bizitzetik eta pasionetik eta egin deraukun enzunen gaituelako promezatik, serratuko tutzu zure eskatzeak hemen diren sentimenduetarik batez edo geiagoz: Emadazu, Iauna, grazia hura zure miserikordia guziz handiaz: zure Semearen mereziek ahal diazakedatela zureganik ardiets eske nagotzuna: Orhoit zaite, Iauna, zure promezez eta enzun etzatzu ene othoitzak.

        Zenbait aldiz graziak eskatuko zaisko Andre Dana Mariaren eta bertze Sainduen merituez, dakizula bothere handiz dutela Iainkoaren aitzinean, eta hark handiro ohoratzen dituela zeren haren Iainkozko Maiestatea ohoratu duten bizi zireino.

        Zazpigarrenean, behar diozu tinkhetz itxeki zure Orazioneari, zeren perseberanza humilla ezin garaituzko denari, erran nahi da, Iainkoari, garaitzen zaio. Baldin Ebanjelioko Alhargunak, gaixtakeria guziez bethea zelarik, bethi eskatuz eta khexatuz Iujea ekharri bazuen eske zegoenaren hari emaitera, San Luken hemezortzigarren Kapituluan datzan bezala, nolatan gure fermutasunak eztu indarra izanen ontasun guziezko bethetasun beraren ekhartzeko gure othoitzetara?

        Hargatik, zure Orazionea eginez gero, Iainkoak berantzen balu ere zuregana ethortera, eta eske zagoskanaren zuri emaitera, aitzitik zenbait ukho-seinale eman baliazazu ere, zaude hala ere othoitz egiten, eta idukazu fidanza fermu eta bizi bat helduko zaitzula, zeren eztu behin ere saltatzen eta bertzei graziarik egiteko behar diren gauza guziak haren baitan dira fingabeko neurri gaineraino.

        Eta zure aldetik eskasik ezpada, zaude segurik bethi ardietsiko duzula eske zaudezina edo zerbait bertze zuretzat hobe denik, edo batetan bata eta bertzea.

        Eta zenbatenaz gehiago idurituko baitzaitzu ez enzun nahiz dagotzula, hanbatenaz humil zaite barrenago zure begien aitzinean eta zure merezi gabea ezagutzen duzula idukazu gogoa haren miserikordia baitan finkaturik, eta bethi zure fidanza ezar ezazu geiago eta geiago haren baitan, ezen bizi eta sail badago, zenbatenaz gudukaturenago baita, hanbatenaz gure Iaunak hura izanen du lakhetago.

        Finean, eskerrak emoitzu bethiere, ezagutzen duzula hura orobat dela on, zuhur eta amoriozko, eta ez gutiago zerbait ukhatzen derautzunean, eman balerautzu baino, eta zer ere gertatzen baita zaude bethi fermu eta allegera Iainkoaren Probidenziaren azpian humilki iarririk.

 

aurrekoa hurrengoa