www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu espirituala
Silvain Pouvreau
1665

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Gvdv espirituala, Silvain Povvreav. Chez Claude Avdinet, 1665.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Demonioak egiten dituen guduaz
eta arteez bekhatuaren
sehitasunean dadutzanen kontra

 

HOGOI ETA ZORTZIGARREN
KAPITULUA

 

        Demonioak, norbait dadukanean bekhatuaren gathibu, eztu bertze gogorik, lekhat bethi geiagoz geiago haren itsutzeko, eta hari bere bizitze dohakabea erakuz liotzoketen gogoeta guzien khentzeko eta eramaiteko baizen.

        Eztu bekhatorea xoilki errebelatzen hura bertze kontrako gogoetez oneratzera gonbidatzen duten gogoetetarik eta inspirazionetarik, bainan oraino okasioneak preparaturik hura erorarazitzen du leheneko bekhatuan berean, edo are bertze handiagoetan. Handik geiago itsuturik, buruz behera sartzen da bekhatuetan, eta hetan koshuma eta ohitza hartzen du. Horrela haren bizitze ondikozkoa ustai batetan bezala heriotzeraino giratzen da itsutasunetik itsutasunera, eta hoben batetarik bertze gaixtoago batetara; Iainkoak bere graziaz egiten ezpadu hartaz errekaitu.

        Horren kontra ahal demakegun erremedioa da, bere burua estatu guziz dohakabe hartan ikusten duena, egon dadilla prestik hura ilhunbetarik argitara erakhartzen duten gogoetei eta inspirazionei leku emaitera, oiu egiten dioela bere bihotz guziaz bere Kreatzailleari: Ha! Iauna hel zakiskit, hel zakiskit laster, enazazula geiago utz bekhatuaren ilhunbetan. Eta eztadilla ixil, oiu horiok edo bertze horrelakoak hainitz aldiz egin eta aurtikhi gabe.

        Eta ahal badagi, berehala bioa lasterka Aita espiritualagana, helzakitza bilha, eta konseillu eske, etsaiaren astaparretarik athera ahal dadingatik.

        Ordea berehala ezin badoake harengana, ahalik prestikhena itzul bedi Gurutzefikaren aldera, egoitzten duela bere burua haren oin sakratuetara eta lurrean ahozpez iarten dela: eta zenbait aldiz gomenda bekio Andre Dana Mariari, miserikordia eta helzakitza eske dagokala.

        Eta iakin ezazu prestiktasun hartan datzala biktoria, hunen ondoko Kapituluan ikusiko duzun bezala.

 

aurrekoa hurrengoa