www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu espirituala
Silvain Pouvreau
1665

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Gvdv espirituala, Silvain Povvreav. Chez Claude Avdinet, 1665.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Bertze abisu batzuez
gudukatzeko maneraren gainean,
eta bereziki noren kontra,
eta zein bertutez gudukatu behar den

 

HAMABORTZGARREN KAPITULUA

 

        Ikusi duzu iadanik, ene alaba, nolako maneraz gudukatu behar duzun zure buruari garaitzeko, eta zure aphareillatzeko bertutzez.

        Iakin ezazu orai geiago, ezen zure etsaien gainean lasterago eta errazkiago garaiaren eramaitekotzat, ez xoilki gudukatu behar duzula, bainan oraino premia dela egun oroz guduka dezazun, beregainki zure buruaganako amorioaren kontra, ohitzen zarela munduak sekulan eman diatzaketzun mesprezioen eta atsekabeen idukiten adiskide maitetzat.

        Gudu horri ez behatuz, eta hartaz konturik aski egin gabez, maiz gertatu eta gertatzen da biktoriak nekhez eta gutitan ardietsten direla, eta are eskasak eta iraupen aphurretakoak direla.

        Geiago abisatzen zaitut zure gudua egin behar dela bihotz bortiz batekin, zeina errazki ardietsiko baituzu hura Iainkoari eskatzen bazaisko; baldin zure etsaien errabiamendua, eta ezin hillezko gaitzerizkoa eta hekin zaldo kantoinatuen eta armaden ozpeak miratu ondoan, bertze aldetik konsideratzen baduzu Iainkoaren ontasuna, eta ekhartzen derautzun amorioa neurrigabeki handiagoa dela, eta gure alde guduka hari diren zeruko Angeruak eta Sainduen arartekotasunak hagitz geiago direla.

        Konsiderazione hartaz gertatu da hainitz eta hainitz emakume garaitu zaistela munduko ahal eta zuhurzia, haragisko oldar aldi eta Ifernuko errabiadura guziei.

        Hargatik etzara nihoiz ere espantatu behar iduri zaitzulatik zure etsaien gerlatetasuna bortiztenago dela, eta zure bizitze guzian iraunen duela, eta hainitz aldetarik mehatxatzen zaituela erorte kasik segurez, zeren iakin behar duzu oraino, erran dugunaz lekhora, gure etsaien ahal eta arte guziak gure Iainkozko Kapitainaren eskuetan direla, zeinaren ohoretan gudukatzen baitugu, eta zeren gudu hura ezin erran ditekeien bezanbat maite baitu; eta berak hartara deitzen baigaitu eta hertsiki lehiatzen, ez xoilki eztuela esku emanen egin dakizun enganiorik, aitzitik zuretzat gudukatuko duela eta hek emanen derauskitzula benzuturik nahi duenean, eta abantail handiagorekin zuretzat, berant baleza ere zure biziaren azken eguneraino.

        Zuri doatzu xoilki bihotz agudoz gudukatzea, eta gertatzen bazina ere hainitz zauri hartzen, eztetzatzula nihoiz armak uts, eta ez eman ihesari.

        Finean sendoki guduka dezazuntzat iakin behar duzu nihor ezin doakeola ihesi gudu hari, eta nork ere ezpaitu gudukatzen, bada eta ezpada atzemana dela, eta hartan hiltzen dela.

        Gainerakoan egiteko dugu halako etsaiekin eta herraz hain betheekin, non ezpaita ez bakerik, ez epherik nihola ere izaiteko esperanzarik.

 

aurrekoa hurrengoa