www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu espirituala
Silvain Pouvreau
1665

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Gvdv espirituala, Silvain Povvreav. Chez Claude Avdinet, 1665.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Borondatearen Eserzizaz,
eta zeintara gure barreneko eta
kanpoko akzione guziak
xuxendu behar ditugun finaz

 

HAMARGARREN KAPITULUA

 

        Adimenduaren purgatzeko egin behar duzun Eserzizaz lekhora, behar duzu oraino zure borondatea hala erreglatu, non hura utsten eztuzula bere afekzionetara eramaitera, osoki iar dadin Iainkoaren gogoaren arauera.

        Eta orhoit zaite ongi eztuzula aski Iainkoaren gogarakoago diren gauzak nahi izaitea, bilhatzea eta aitzinatzea; bainan are behar ditutzule nahi eta egin, haren graziak, eraginik bezala, eta hutsik hari plazer egiteagatik.

        Puntu hunetan gudu handiago bat dugu oraino naturalezaren kontra, lehen erran dugun hartan baino: zeren hain emana da bere aldera, non gauza guzietan, eta maizenik onetan eta espiritualetan bere aisiaren eta atseginaren bilha baitabilla, eta gero hetan baitago, hetaz baskatzen baita aho bethez, gaitzik bere usez eztakharkeon iaki batez bezala.

        Hargatik halako gauzak presentatzen zaiskigunean, berehala behatzen derauegu eta desiratzen tugu, ez Iainkoaren borondateak eraginik, ez eta hari xoilki plazer egiteagatik; baina bai Iainkoak nahi duena nahi izaitetik heldu zaikun ontasuna eta atseginagatik.

        Enganio hura hanbatenaz gordeago da, zenbatenaz desiratzen dugun gauza hobeago baita bere baitan; hala non Iainkoa bera desiratze hutsean hainitzetan gertatzen baita gure buruaganako amudioaren zenbait sare hetarik: zeren komunzki behatzenago diogu gure abantaillari, eta hartarik uste dugun onhasunari, ezen ez Iainkoaren borondateari, zeinak plazer eta nahi baitu hura onets, desira eta obedi dezagun bere loria hutsagatik.

        Perfekzioneko bidea herts liazakezun lazo hartarik itzultekotzat, eta ohi zaitezintzat gauza guzien nahi izaiten eta egiten Iainkoak gogo emaiten derautzun arauera, eta xoilki haren ohoratzeko eta kontentatzeko intenzione garbirekin (nahi baitu gure akzione guzien lehen eta azken buru bakhortza izan) zarraisko bide huni. Presenta dakizunean Iainkoak zureganik nahi duen gauzarik, eztemozula biderik zure borondateari haren nahi izaiteko, zure espiritua Iainkoagana goiti dezazun baino lehen, iakiteagatik hark nahi duela zuk hura nahi duzun zeren berak hala nahi duen, eta hutsik hari plazer egiteagatik.

        Manera hartaz zure borondatea Iainkoaren borondateaz pitsturik eta ekharririk plegatzen da presentatzen zaitzun gauza haren nahi izaitera, zeren hark hura nahi duen, eta xoilki hari plazer eta ohore emaiteagatik.

        Orobat arbuiatu nahi duzunean Iainkoak nahi eztuen gauzarik, eztezazula hura arbuia, non lehen eztuzun zure espiritua Iainkoagana alxatu, iakiteagatik haren borondatea dela zuk hura arbuia dezazun hari plazer egiteagatik.

        Ordea iakin behar da Naturaleza zotillaren enganioak guti ezagutuak direla, zeren nola bethiere gordaka baitabilla bere buruari eder zaioaren bilha, hainitzetan iduri arazitzen derauku hari garela Iainkoari plazer egiteagatik; eta ezta hala.

        Handik heldu da maizenik, hutsik gure interesagatik nahi duguna edo nahi eztuguna uste dugula nahi dugula edo eztugula nahi Iainkoari plazer egitea edo desplazer ez egiteagatik.

        Enganio hartarik ihes egitekotzat, egiazki erremedio baliotsua eta naturala lizate bihotzeko garbitasuna (eta hori da zertara doan Gudu hau) zeini baitagoka gizon zaharraren erauntstea eta berriaren iauntstea.

        Guziarekin ere zuri zenbait bertze antze emaitekotzat, nola orai zure buruaganako amudioaz bethea baitzare, zure akzioneen hastetik hari zaite zure gogoaren ahal bezanbat billusten nahasteka guzietarik, zeinetan estima ahal dezakezun sartzen dela zure buruzko gauzarik. Iar zaite ere hala non eztuzun nahi deusik egin edo arbuiatu lehen sentitzen ezpaduzu eramana zarela haren egitera edo arbuiatzera, hutsik zeren Iainkoak hala nahi duen.

        Baldin zure lan guzietan, eta bereziki arimaren barreneko, eta laster iragaiten diren kanpoko obretan bethi ezin senti badezakezu Iainkoagatik berariaz hari zarela, kontenta zaite hetarik bakhoitzean lehen xuxendu duzun intenzionearen bertutez haritzeaz, bethiere egiazko gogo bat dadukazula gauza guzien egiteko, xoilki zure Iainkoaren gogara egiteagatik.

        Ordea noizpaiteraino dirauten akzionetan, on da ez xoilki zure baitan gogo hura pitz dezazun hek hasterakoan, bainan oraino enseia zaitezin maiz haren berristatzera, eta pitzturik idukitera azken bururaino; zeren bertzela balizate peril erorteko zenbait bertze lazotan, bai eta gure buruaganako amudioaren saretan, zeina emanago eta iarriago izanez beregana, Iainkoagana baino, ohitua baita burura hartu ginituen guuzen eta hekin egiteko gogoaren gutiren barrenean ganbia arazitzen, ohartzen ez garelarik.

        Puntu hortan bere buruaren guardian eztagoen Iainkoaren serbitzaria hasten ohi da zerbaiten egiten xoilki bere Iaunaren gogara haritzeko gogoz, bainan baratxeka eta orhoit eztela hala iarten da obra hartan atsegin hartzen, non Iainkoaren borondateaz ahantzirik, harenganik itzulren baita, eta halako maneraz lotzen baitzaio bere obran hartzen duen gustuari, eta hartarik ethor dakidikeon probetxuari eta ohoreari, non Iainkoak berak paxelurik emaiten badio haren obrari zenbait eritasunez edo kasuz, edo zenbait kreatura dela moien, hartaz baitago guzia nahasirik eta asaldaturik, eta batzutan iarten baita horrelakoaren eta halakoaren kontra, erran eztezadan, zenbait aldiz Iainkoaren beraren kontra erasten. Zein baita seinale aski ageria haren intenzionea etzela osoki Iainkoagatik, bainan sortzen zela erro eta ondo gaixtatu eta galdu batetarik.

        Ezen nor ere hari baita Iainkoak eraginik, eta xoilki haren gogara haritzeagatik; hark eztu lehen gauza bat nahi bertze bat baino, bainan xoilki hura nahi du izan, Iainkoak plazer badu hura izan dezan, plazer duen maneraz eta plazer duen orduan; eta hura ardietsten badu edo ezpadu, orobat bakez dago eta kontent, ikusirik ardietsten duela nahi zuena, zeina ezpaita bertzerik Iainkoaren plazer ona baizen.

        Zaude beraz ongi zure baitan barrena gogoa bildurik, eta orhoit zaite zure akzione guzien fin perfet hartara bethiere xuxentzeaz.

        Baldin noizbait zure arimako gogoari zarraiskola, iarten bazare ongiaren egiten Ifernuko penetarik itzulteagatik, edo Parabisuko esperanzagatik, har dezakezu oraino Iainkoaren plazer ona eta borondatea azken burutzat, iakinik plazer duela etzoatzin Ifernura, baina bai haren erresuman sar zaitezin.

        Ezta osoki ezagut dezakeienik zenbat indar eta bertute dadukan hargatik hatitzeak, halaz eta gauza batek, guzietarik xipiena eta beherena baliz ere, egiten bada Iainkoari xoilki plazer egiteko intenzionerekin, eta haren loria hutsagatik, neurrigabeki (hala erraitera) balioago duenaz gero, hainitz bertzek baino, prezio eta balio guziz handitako lirelarik, egiten balira Iainkoaren plazer on hari behatu gabe.

        Hargatik behar bati emaiten zaion kornadu huts bat, xoilki haren Iainkozko Maiestateari plazer egiteagatik, haren gogarago da, ezen ez nihor bere aberatstasunez, zenbat ere handi bailira, billusten baliz bertze intenzione batekin, bere aberatstasunak uts baletza ere zeruko ontasunez gozatzeagatik, zein baita ez xoilki on, bainan oraino handiro desiratzeko den fina.

        Garbiki Iainkoagatik gauza geien egiteko lan hura lehenbizi hastean gaitz idurituko da; bainan erraz eginen da usatuz, Iainkoa bera maiz desiratuz, eta bihotzeko afezkione biziz gagozkala, gure ontasun bakhoitzari eta konplienari bezala, dakigula beronez merezi, duela kreatura guziek hura bilha, serbitza, eta onets dezaten bertze gauza guzien gainetik.

        Zenbatenaz maizago eta barrenago erabilliko baitugu konsiderazione hau, Iainkoak infinituki merezi duela, hanbatenaz borondatea hariko da berokiago eta uzuago, eta bide hartaz errazkiago eta lanerago ardietsiko dugu ohitza gure obra guzien egiteko Iaun hari behatzen diogula eta amorioz gatxeskola, seguraturik hark xoilki hori merezi duela gureganik.

        Azkenean Iainkosko intenzione hura ardiets dezazuntzat konseillu hau emaiten derautzut, hura Iainkoari eska zakiskon othoitz khexofez eta maiz konsidera detzatzun, hark bere amudio hutsez, eta zure beharrik eztuelarik, lehen egin eta egun oroz egiten derauskitzun graziak.

aurrekoa hurrengoa