 |
Etsitasunazko akometamenduaz, eta haren kontrako erremedioaz
HIRURHOGOI ETA LAUGARREN KAPITULUA
Bigarren akometaldia, zeinaz Demonioak egin ahala egiten baitu guri bihotzaren osoki gal arazitzeko, da emaiten deraukun izialdura guri gure faltak gogora ekharriz gure erorarazitzeko etsigarrizko putzuan barrena.
Peril hartan zaudenean, itxekhozu erregla segur huni, zure bekhatuen orhoitzapenak heldu zaiskitzula graziatik eta zure salbamenduko, noiz ere humiltzen baitzaituste, noiz ere ekhartzen baiterautzute damu zeren Iainkoa ofensatu duzun, eta noiz ere haren ontasuna baitako fidanza ekhartzen baiterautzute. Ordea nahasten zaitustenean, fidanza edekiten eta bihotza ahitzen derautzutenean, iduri zaitzularik gauza egiak direla, eta aski ere direla zuri aditzera emaiteko dannatua zarela, eta zuretzat eztela geiago salbatua izaiteko lekurik; halarik ere iakin ezazu enganatzaille haren obrak direla, humil zaite barrenago, eta tinkhezkiago fida zaite Iainkoa baitan; zeren bide hartaz garaituko zaisko zure etsaiari bere armez berez, eta loria emanen diozu zure Iaunari.
Egia da damu behar duzula hartu, zeren Iainkoa ofensatu duzun, zure bekhatuak gogora heldu zaiskitzun aldi guziez; bainan egia da halaber hetaz barkhamendu eskatu behar zaiskola, haren Heriotzean eta Pasionean fidaturik.
Gehiago diotsut iduri [...] Iainkoak berak erraiten derautzula, zu etzarela haren ardietarik, etzendukeiela hargatik nihola ere haren baitako fidanza utsi behar; aitzitik erran behar ziniozokeola humilki, Arrazoin duzu, Iauna, ene egoitsteko zure begitartetik ene bekhatuakgatik; bainan arrazoin handiago bat dut zure miserikordia baitan esperanza izaiteko barkhatuko derautazula.
Hargatik zure kreatura ezteiarri hunen salbamenduaren eske nagotzu: dannatua da egiazki bere gaixtakeriaz, baina berrerosia ere da zure Odolaren prezioaz. Nahi naiz salbatu, ene libratzaillea, zure loriatan, eta zure neurrigabeko miserikordiaz fidaturik, naizen guzia iarten naiz zure eskuetan. Egizu nitaz plazer duzun guzia, ezen zu zare ene Iaun bakhoitza; eta hiltzen banenduzu ere, halarik ene esperanzak nahi ditut zure baitan iduki bizirik.
|
 |