www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu espirituala
Silvain Pouvreau
1665

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Gvdv espirituala, Silvain Povvreav. Chez Claude Avdinet, 1665.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Zer egin behar dugun
zaurtuak garenean

 

HOGOI ETA SEIGARREN
KAPITULUA

 

        Aurkhitzen zarenean zaurturik zenbait hutsetan eroriz, dela zure flakoz, dela oraino borondatez eta maliziaz, eztezazula hargatik bihotza gal, eta etzaitezila aldara, aizitik berehala itzulten zarela Iainkoagana, errozu hunela.

        Horra, ene Iauna, non egin dudan naizen kreatura miseriatsu batek bezala: ezin zethorkeien eneganik hutsez eta erortez bertzerik.

        Eta horren gainean aphur bat zaudezila, humil zaite zure begien aitzinean, har ezazu damu handi bat zeren Iainkoa ofensatu duzun, eta zure burua nahasi gabe, haserra zaite zure pasione biziotsuen eta beregainki bekhatutan eror arazi zaituenaren kontra.

        Gero errazu.

        Enintzen egonen hainbertzez, Iauna, zuk zure ontasunaz iduki ezpanenduzu.

        Eta hartarakotz eskerrak emoitzu Iainkoari, eta duzun hura egundaino baino maiteago, espantatzen zarela hain emetasun handiaz, halaz eta zuk hura ofensatu ondoan hark zuri eskuineko eskua hedatzen derautzunaz gerostik berriz eror zaitezin beldurrez.

        Azkenean, haren neurrigabeko miserikordia baitan fidanza handi bat harturik erranen diozu.

        Egizu Iauna, Iainko zaren bezala: barkha diazadazu, eta enazazula sekulan utz bizitzera zureganik hastandurik eta urrundurik, ez eta zure ofensatzera geiago.

        Hori eginik, etzaitezila iar gogoeta egiten ea Iainkoak barkhatu derautzunz edo ez; zeren hortan ezta urgillukeriarik, bihotzeko nahasterik, denboraren galtzerik eta demonioaren enganiorik baizen hainitz aitzakia onen eta ederren azpian gorderik: eta halatan iar zaite libreki Iainkoaren miserikordiazko eskuetan, eta hari zaite zure debozionezko lanean, erori ezpazine bezala.

        Eta hainiz aldiz egunean eror bazindez, eta zaurturik gelditzen bazina ere, egizu nik errana bigarren, hirurgarren, bai eta azken eror aldian ez fidanza gutiagorekin lehen eroriz gerostikoan baino; eta zeronek zure burua bethi, mesprezatzenago duzula eta hastioago duzula bekhatua, enseia zaite lehen baino abisatukiago bizitzera.

        Horrela egitea hagitz da demonioaren desgogara, bai zeren ikusten baitu xoil Iainkoaren gogara dela, bai eta zeren bera gelditzen baita ahalkhaturik, ikusten duenean garaia lehen eman zioenak orai garaia eramaiten dioela. Hargatik egin ahala egiten du hainitz enganagarri suertez guri gure debozionezko antzearen eta bidearen uts arazitzeko, eta hori ardietsten du ere hainitzetan gure ansigabez eta gure buruaren gainean guti erne egonez.

        Eta halatan aurkhitzen baduzu gaitz zaitzula hala egitea, hanbatenaz borxa geiago egin behar diozu zure buruari, berriz eta berriz lotzen zaiskola eserziza huni, bai eta behingo erortean berean.

        Eta hutsik eginez gero sentitzen baduzu sosegugabetua, nahasia eta bihotz eroria zarela, lehenik egiteko duzun gauza da zure bihotzeko bakearen eta soseguaren berriz bilhatzea eta erakhartzea, eta berriz ete Iainkoa baitan fidanza hartzea: gero arma hetaz armaturik itzul zaite zure Iainkoagana, zeren bekhatuagatik hartzen den aldaradurak eztio behatzen Iainkoaren ofensari, bai ordea bere kalteari.

        Bake haren erakhartzeko bidea da ordu hartan zure bekhatuaz osoki ahantstea, eta iartea konsideratzen zein ezin erranezkoa den Iainkoaren ontasuna, zein prestik dagoen, eta nolako desira duen bekhatuaren barkhatzeko, zenbat ere handi baita, oiuz dagokala bekhatoreari hainitz moldez, bihur dadilla harengana, eta egin dadilla bat harekin, hura bizitze hunetan saindu dezantzat bere graziaz, eta bertzean bere loriaz sekulakotz doatsu dezangatik.

        Konsiderazione hautaz, edo bertze hunelakoez zure bihotza baketurik, gogora zazu berriz zure erortea, egiten duzula lehen erran derautzudan bezala.

        Gero ordu datenean Sakramenduzko Konfesionearen egiteko (gonbidatzen baitzaitut haren maiz egitera) zure erorte guziak erakhartzu begietara, eta damu eta urriki bat hartutik zeren Iainkoa ofensatu duzun, eta zinetan gogo duzula haren ez geiago ofensatzeeo, ager diotzotzu garbiki zure Aita espiritualari.

 

aurrekoa hurrengoa