www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu espirituala
Silvain Pouvreau
1665

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Gvdv espirituala, Silvain Povvreav. Chez Claude Avdinet, 1665.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Zer maneraz IESUSEN soldaduak
goizdanik ilkhi behar duen gudu larrera

 

HAMASEIGARREN KAPITULUA

 

        Iratzarriko zaren bezain laster zure arimako begiez egin behar duzun lehenbiziko gauza da ikustea landa serratu batetan zaudezila berariazko lege hunekin: Nork ere ezpaitu gudukatzen, han hillik gelditzen dela sekulakotz.

        Emanen diozu zure gogoari pensatzera, landa hartan alde batetik ikusten duzula peleatzera iadanik hartu duzun etsai edo inklinazione hura armaturik zure zaurtzeko eta hiltzeko; eta eskuineko aldetik ikusten duzula IESUS zure Kapitain biktoriosa, Andre Dana MARIA haren Ama Saindua San Iosef bere espos maitearekin eta hainitz Angeru eta Saindu zaldo kantoinaturik eta beregainki Iondone Mikhele Arkanjelua, eta eskerreko aldetik Demonioa bere lagunekin, zeinak han baitaude zure pasione gaixto haren pitzteko, eta zuri burutara emaiteko hura obedi dezazula.

        Iduri dagotzula bizkitartean enzuten duzula zure Angeru begiralearen bezalako boz bat hunela minzo zaitzula.

        Zuk egun gudukatzeko duzu etsai horren eta bertzeen kontra. Etzarela beldur, eztezazula bihotza gal, ez eman garaia zein ere beldurtasun eta zein ere bertze konsiderazionegatik, ezen, zure Iauna eta zure Kapitaina hemen da zurekin bere zaldo kantoinatu lorios hautaz guziez inguraturik. Hark peleatuko tu zure etsai guziak eta eztitu utsiko zuri garaitzera, zer ere artez eta indarrez nahi den. Xoilki zaude finko, egiozu zure buruari borxa, eta pairazazu zure hala borxatzeaz hartuko eta sentituko duzun pena. Oiu egizu maiz zure bihotz barrenetik, deitzatzu zuregana zure Iauna, Andre Dana Maria eta Saindu guziak, eta duda gabe garaia eramanen duzu. Flakoa eta gaizki ohitua bazina ere, zure etsaiak lirelarik bortitzak eta hainitx; hainitz dira ere zuri laguntzera heldu direnak kreatu eta berrerosi zaituenak ez, eta zure Iainkoa neurrigabeki, eta konparazionerik bat ere gabe bortitzago da, eta borondate geiago du zure salbatzeko zure etsaiak duen baino zure galtzeko. Guduka zazu bada, eta etzaitzezila unha pairatzeaz; ezen pairu hartaz, inklinazione gaixtoen kontra egiten den borxaz, eta ohitza gaixtoak direla kausa sentitzen den penaz biktoria ardietsten da, eta irabasten da tresor handi hura, zeinetaz erosten baita zeruetako erresuma, eta arima bere Iainkoarekin bat egiten baita sekulakotz.

        Hasiko zara gudukatzen Iaunaren izenean zure baitako Ezfidanzaren eta Iainkoa baitako Fidanzaren armez, Orazioneaz eta aiphatu dugun Eserzizaz, gudura deitzen duzula etsai eta pasione hura, zeini, lehen eman dugun antzearen arauera, deliberatu baituzu garaitzera, batean haren kontra iarriz eta hari buru eginez, bertzean hura hastiatuz, eta gero haren kontrako bertutearen obrak bihotzetik atheraz, hura maiz eta maiz zaurtzen duzula heriotzeraino, atsegin egiteagatik han bere Eliza loriosarekin zure guduari beha dagokan Iaunari.

        Berriz diotsut etzarela unhatu behar gudukatzeaz, guziok Iainkoari serbitzu eta plazer egiteko dugun obligazionea konsideraturik, eta bada eta ezpada gudukatu behar dela, gudu hari ihesi ezin goaskeonaz gerostik zaurturik eta hillik baizen. Geiago are diotsut nahi bazendu ere Iainkoaganik ihes egin fede haustle batek bezala, eta zure burua largo utsi nahi bazeneraue munduari eta haragiaren atseginei, gudukatu behar zenduke atsekabe bazendu ere hanbat eta horrenbat kontratasunekin, non hainitzetan izerdia bailerikezu kopetatik eta hiltzeko hersturek iragan bailiazakezute bihotza.

        Hemen bada mira zazu zer erhokeria motha lizatekeien sekulan finik hartzen eztuen eta bera baino trabaillu eta pena handiagoa eta are herioa ekhartzen derautzun trabailluaren hartzeaz, ihes egiteagatik bertze pena hartarik, zeina bere laster ioanez eramaiten baigaitu bizitze bethiereko eta fingabeki doatsu batetara, emaiten gaituenaz gerostik gure Iainkoaz sekulakotz gozatzeko lekuan.

 

aurrekoa hurrengoa