Eztugula gure burua utsi behar eramaitera pazientki pairatzen ditugun aflikzionetarik libratua izaiteko nahira, eta gure desir guzien ordenatzeko maneraz, bertutezkoak direntzat
BERROGOI ETA BATGARREN KAPITULUA
Aurkhitzen zarenean zenbait penagarrizko gauzatan, zein ere nahi den, eta hura pazienziarekin hartzen duzunean, begira zaite demonioak edo zure buruaganako amorioak eraman etzaitzan hartarik libratua izaiteko desiraren hartzera, zeren bi beregaineko kalte handik ethor lekidisketzu.
Lehena da, desir hark pazienziazko bertutea orduan eraman ezpailiazazu ere, ala bainan batatxeka prepara zinitzakeiela despazienziara.
Bigarrena da, zure pazienzia egin litekeiela eskas, eta Iainkoak hura
Sarista lezakeiela xoilki paira zenezakeien denboraren eredura; ordea desiratu ezpazendu hartarik libratua izaiteko, bainan haren Iainkozko ontasunaren eskuetan osoki iarri bazine, zure pairuak iraun eluelarik oren bat eta gutiago ere, Iainkoak hura ezagutuko zuela denbora guziz luzezko serbitzutzat.
Hartarakotz puntu hunetan eta bertze guzietan, guzietako erreglatzat, duzun artha zure desiren idukiteaz hain urrundurik hek pitz detzaketen bertze gauza guzietarik, non garbiki eta sinpleki mira dezaten bere xede egiazko eta bakhoitz hartara, zein baita Iainkoaren borondatea, zeren manera hartaz zure desirak izanen dira xuxen eta arrazoinezko, eta zu nahiz diren kontrarazko gauzetan ez xoilki egonen zare bakez, baina kontentik ere; ezen deus ere ezin gerta ditekeienaz gero Gainekoaren borondatea gabe; zuk nahi baduzu hark nahi duena, nahiko duzu orobat eta izanen ere desiratzen duzun, eta noiz nahi gertatzen den guzia.
Huri ezta aditzen bertzeren bekhatuez, ez eta zureez, zeren hek eztitu Iainkoak nahi, ordea badu leku bekhatuagatik edo bertze zerbaitetarik ethor liteskeien pena eta gaitz guzietan, pena bat hain bortitz baliz, eta hain barrena sar baledi ere, non zure bihotz-hondoa ukhiturik bizitze naturalaren erroak ihar bailetza; zeren hori da gurutzea, zeinaz Iainkoak batzutan nahi baititu bere adiskide maiteenak eta mindurienak faboratu.
Eta inkontru guzietan behar dugun pairuaz diodana, aditu behar da ere hartarik gelditzen zaikun eta Iainkoak nahi duen paira dezagun aflikzione bakhoitzeko parte hartaz; sori diren bideez baliatu garenean hartarik libratzeko.
Bai eta moien hek erreglatu behar dira Iainkoaren ordenanzaren eta borondatearen arauera, iakinik hek ordenatu dituela, hetaz balia gaitezintzat, zeren hala nahi baitu, ez gure buruagatik ez eta zeren maite dugun gauza gaitzetarik libratuak izaitea, haren serbitzuaz eta plazer onaz doan baino geiago.
|