www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu espirituala
Silvain Pouvreau
1665

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Gvdv espirituala, Silvain Povvreav. Chez Claude Avdinet, 1665.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Bertute bakhoitzaren eserzizan
eman behar den denboraz, eta
gure aitzinamenduaren seinaleez

 

BERROGOIGARREN KAPITULUA

 

        Bertute bakhoitzeko eserzizan eman behar den denboraz bezanbatean, eztagot haren ephatzea, zeren hori ordenatu behar da batbederaren estatuaren eta beharraren arauera, espirituko bidean nihork aitzinatzen duen eredura, eta hartan gidatzen gaituenak iujeatzen duen bezala.

        Guziarekin ere zinetan lot balekio nihor erran ditugun bideez eta arharekin, ezta dudarik aste gutiren barnean hagitz aitzina lezakeiela.

        Bertutean nihork probetxu egin duelako seinalea da, noiz ere agortasun espiritualetan, arimako ilhunbetan eta hersturetan eta espirituzko gozoak edekiten zaiskonean sail eta finko baitago bertutezko hariketan.

        Sensuetarasunak eginen deraukun kontrestak bertutezko obrarik egitean, hortaz oraino seinale aski ageria emanen derauku; zeren zenbatenaz sensuetarasunak indar geiago galduko baitu, hanbatenaz zinetsiago behar dugu bertutean aitzinatu garela.

        Hargatik sentitzen ezpadugu kontra iartzerik eta errebueltarik sensuezko eta behereko partean, guk ere berehalako eta ustegabeko akometamenduetan, seinale izanen da bertutea iadanik ardietsi dugula.

        Eta zenbatenaz gare akzioneak eginen baitira agudotasun eta espirituzko. allegeratasun handiagorekin, hanbatenaz beharago dugu estimatu eserziza hunetan probetxatu garela.

        Badarik ere orhoit gaitezila, sekulan eztugula pensatu behar, gauza segura baliz bezala, bertuteen iabeak garela, eta gure pasionetarik bati ere osoki garaitu gaiskola denbora luzez gerostik eta hainitz guduren ondoan hekin eragintzak sentitu ezpaginitu ere, zeren demonioaren arteziak eta gure naturaleza enganatzailleak hartan ere ahal duke leku: Halakotz gure urgillukeria gordeaz iduritzen zaikuna bertute dela, hura hainitzetan da bizio: bertze alde dela, behatzen badugu zeintara Iainkoak deitzen gaituen perfekzionera, zenbat ere aitzinatuakgatik bertuteen bidean ez gendukeiela zinetsi behar hekin lehenbiziko fronteretan ere sartu garela.

        Eta halatan soldadu berria eta neskatxa orai doia gudukatzera sortua bezala behar zaiste bethi berriz lotu zure eserzizei, lehen hasi zinenetik bezala, eta deusik oraino egin ezpazendu bezala.

        Othoit zaite ere, ene alaba, lehen egin behar duzula kontu bertutetan aitzinatzeaz ezen ez miratzeaz ea hetan probetxurik egin duzunz; zeren nola Iainkoak xoilki sondatzen eta egiazki ikusten baititu gure bihotzak, hori batzuei emaiten deraue ezagutzera, eta ez bertzei, dakusan arauera halako ezagutzari iarraikiko zaiola edo humiliamendua edo superbiotasuna, eta amoriozko aita legez batzuei khentzen derauste perillak, eta bertzei bertuteen emendatzeko okasioneak emaiten.

        Halakotz arimak ezagutzen eztuelarik bere aitzinamendua, guziarekin ere iarraiki behar zaie bere eserzizei; zeren hura ezagutuko du, Iainkoak nahi duenean ezagut dezan bere hobeagatik.

 

aurrekoa hurrengoa