www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu espirituala
Silvain Pouvreau
1665

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Gvdv espirituala, Silvain Povvreav. Chez Claude Avdinet, 1665.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Aldareko Sakramendu
guziz Sainduaz

 

BERROGOI ETA HAMAHIRURGARREN
KAPITULUA

 

        Huneraino, ene Alaba, iadanik ikusi duzun bezala, zure etsaien garaitzeko behar zinituen lau arma suerte eman derauskitzut eskuetara eta hainitz abisu ere hekin ongi erabilteko; gainerakoa da oraino bertze bat erakuz diazazudan, zeina baita Aldareko Sakramendu guziz Saindua. Ezen nola Sakramendu hura bertze Sakramendu guzien gainekoa baita, halaber bortzgarren arma hunek garaia du bertze guzien gainean.

        Lau aitzineko armek bere balioa maillegatzen dute gure Salbatzaillearen odolak ardietsi eta ekharri derauskigun merituetarik eta graziarik; bainan arma hau da IESUSEN odola bera, haren haragia da, haren arima, haren Iainkotasuna.

        Lehenbiziko arma hetaz peleatzen tugu etsaiak IESUSEN bertutez, arma hunez hekin kontra gudukatzen dugu IESUSEKIN batean, eta IESUSEK gudukatzen du gurekin; ezen nork ere IESUSEN haragia iaten baitu eta haren odola edaten, hura Iesusekin dago eta IESUS ere harekin.

        Eta zeren Sakramendu saindu eta arma hau har baitezakegu eta hartaz balia baigaiteske bi maneraz, Sakramenduzki behin egunean eta Espirituzki oren eta amen oroz, bigarren maneraz denaz bezanbat, hura behar duzu ahalik maizena hartu eta lehenaz bezanbatean, noiz ere emanen baitzaitzu esku haren errezebitzeko.

 

aurrekoa hurrengoa