www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu espirituala
Silvain Pouvreau
1665

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Gvdv espirituala, Silvain Povvreav. Chez Claude Avdinet, 1665.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Bertze gauza batez,
zeintarik adimendua behar baita begiratu,
ongi iujea ahal dezantzat

 

BEDERATZIGARREN KAPITULUA

 

        Bertze gauza, zeintarik behar baitugu adimendua begiratu, da kuriostasuna, halaz eta hura bethetzen dugunean kaltegarrizko, banaloriazko eta eztagotzanezko gogoetez eta pensamenduz hura egiten dugunaz gerostik ezgai eta ez baso gure mortifikazioneari, eta egiazko perfekzioneari ukhitzenago zaisten gauzen ikhasteko.

        Hargatik egon behar duzu hilla bazine bezala, bilhatu eta iakin nahi gabe, zer den lurreko gauzez, prenuazkoak ezpadira, sori direlarik.

        Estekha zazu bethi zure adimendua ahal bezanbat, eta lakhet bekizu haren egiteaz tonto, zoro eta erho.

        Munduko egitekoen berriak, mudanzak eta aldiskatzeak, zenbat ere xipi edo handi baitira, bira zuretzat, ezpalire bezala, eta nihork ekhartzen baderauskitzu, egiezu buru, eta khen etzatzu urrun zureganik.

        Zeruko gauzen enzuteko guthizian berean hala iar zaite, non zaudezin guti iakin nahia eta humil, deuz ere iakin nahi eztuzula IESU KRISTO Gurutzean itzatua, haren bizitzea eta heriotzea, eta zureganik nahi duen bezanbat baizen.

        Igor ezazu urrun zureganik gainerako guzia, eta plazer handi eginen diozu Iainkoari: hark bere ume maitetzat eta onetsitzat baitadutza haren Iainkozko ontasunaren maite izaiteko, eta borondate sainduaren egiteko aski dena xoilki desideratzen dutenak eta eskatzen zaiskonak. Bertze eskatze eta bilha ibilte guzia da batbederaren bere buruaganako amorioa, superbiotasuna, eta demonioaren sarea.

        Orhoitgarri haui bazarraiste itzuliko ahal zare suge zaharraren hainitz artetarik, zeina ikusirik bizitze espiritualari lotzen zaiskonek borondate sendoa eta agudoa dutela enseiatzen baita hekin adimenduaren beheiti egoitztera, bide hartaz bai borondatearen bai adimenduaren nausi egin dadintzat.

        Handik heldu da, hainitz aldiz halakoei eta beregainki espiritu handi eta zotil dutenei sentinendu gorak, biziak, beroak eta kuriosak emaiten deraustela: eta zeren ezagutzen baitu errazki urgillutzen direla, hek datutza iarririk puntu hekin gainean plazer hartzen eta hitzgiten, non falsoki uste baitute Iainkoaz gozatzen direla ahants dakientzat bere bihotzaren garbitzea, bere buruaren ezagutzea, eta egiazko mortisikationea. Hala urgillukeria espititualaren saretan sarturik Iainkoaizun bat egiten dute bere adimenduaz.

        Gero uste eztutelarik baratxeka zinets arazitzen diote bere buruari eztutela bertzeren konseilluren ez eta gidamenduren beharrik, iadanik ohituak izanez bere buruaren iujeamenduko Iainkoaizunagana ioaiten konseillu eske, zer ere inkontrutan nahi den.

        Zein baita peril handitako gauza, eta xoil nekhez senda ditekeien eritasuna, adimenduaren urgillutasuna hagitz perillosago izanez borondatearena baino; zeren borondatearen urgillutasuna behin ongi erakusten bazaio adimenduari berari, noizbait sendatuko ahal da obeditu behar duena obedituz. Ordea fermuki zinetsten duena bere buruko iujeamendua hobe dela bertzeena baino nork nola senda lezake? Nolatan iarriko ahal da bertzeren iujeamenduaren azpian, hura eztadukanaz gero berea bezain on.

        Arimako begia, erran nahi da, adimendua, zeinaren moienez borondate superbioaren zauria ezagutu eta purgatu behar baitzen, erbal, itsu, eta superbiotasunaz beraz bethea bada, nork hura sendatuko ahal du?

        Argia egiten bada ilhunbe, eta erregla ezpada xuxen, zer izanen da gainerakoaz?

        Hartarakotzat iar zaite muga onez hain urgillukeria perillos haren kontra barrenago, eta, errana den bezala, hezurren muinetaraino sar dadin baino lehen.

        Kamutzazu zure espirituaren punta: emazu gogo onez zure iujeamendua bertzerenaren azpian: egin zaite erho Iainkoaren amoreagatik, eta Salomon baino zuhurrago izanen zare.

 

aurrekoa hurrengoa