www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu espirituala
Silvain Pouvreau
1665

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Gvdv espirituala, Silvain Povvreav. Chez Claude Avdinet, 1665.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Zer egin behar den
iduri dagokunean
gaineko Borondatea benzutu
eta osoki itho dutela beherekoak
eta haren etsaiek

 

HAMALAUGARREN KAPITULUA

 

        Batzutan iduri badagotzu zure gaineko Borondateak eztuela indarik beherekoaren eta bere etsaien kontra zeren zure baitan eztuzun sentitzen nahi indarsu bat hekin kontra iarteko, zaude halarik ere fermu eta sail, eta eztezazula gudua uts, zeren bethiere zinetsi behar duzu garaia zure alde dela klarki ikus dezazun artean hei lekua utsi derauezula.

        Ezen nola gure gaineko Borondateak ezpaitu behereko afekzioneen beharrik bere buruz haritzeko: hala berak nahi ezpadu sekulan ezin borxa diteke hekin menean iartera benzutua bezala, zenbat ere garratzki akometatzen eta erabilten baita.

        Zeren Iainkoak gure borondateari halako libertatea eta indarra eman dio, non Sensua, Demonioa, eta mundu guzia elkharrekin bildurik arma eta alxa balitez haren kontra, hura erabilten eta khexatzen lutela bere indar guziez, halarik atsekabe badute ere nahi duen guzia guziz libreki besarka dezake, eta nahi eztuena egoitz diro, nahi duen bezanbat aldiz; noiz artean nahi baitu, nahi duen maneraz, eta zeren ere gatik uste baitu hobe zaiola.

        Noizpait etsai hek akometatzen eta hertsten bazinituste halako borxarekin, non zure borondateak, ithoa baliz bezala, ezpalu [hala erraitera] hatsik asko nolazpait hekin kontra haritzeko, eztezazula bihotza gal, eta ez etxa armak lurrera: baina kasu hartan balia zaite hitzez, mihiaz eta defenda zaite, erraiten duzula.

        Ez, gaiztoa, ez aut obeditzen: Ez, ez aut nahi bat ere: eta hari zaite bere etsaiarekin batu dena bezala, zeinak sentiturik hertstua dela, etsaia ezin ioz espataren mokoaz eta puntaz, hura ioiten baitu sagarraz.

        Eta nola enseiatzen baita iausi baten egitera gibelat, hari puntaz emaiteko, ahal badagi, zu ere bihur zaite zure buruaren ezagutzara, konsideratzen duzula etzarela eta eztaidikezula deus ere, berehala bihotzez erranik fidatzen zarela Iainkoa baitan, iakinik den guzia daidikeiela, aurtikhozu pasione etsaiari kolpe bat, erraiten duzula: Hel zakiskit, Iauna, hel zakiskit, ene Iainkoa: lagun zakiskidate IESUS eta MARIA, arren benzu ez nadin.

        Etsaiak epherik emaiten derautzun bitartean, hel zakidiskeo oraino zure borondatearen flakotasunari zure adimenduan sartuz eta hainitz puntu konsideratuz, zeinen konsiderazionez borondateak berriz hartzen baitu hats eta indar berri bere etsaien kontra. Exenplutzat.

        Norbaitek bidegabestatzen zaitu, edo zerbait bertzerik pairatzen duzu, eta zure pazienziagabeak hala akometatzen zaitu, non zure borondateak ezin geiago paira baitezake, edo ezpere ezpaitu pairatu nahi, hura bada bortitztuko duzu, zure adimenduarekin solhasean zaudezila hemen diren edo bertze hunelako puntuen gainean.

        Lehenik: konsidera zazu ea merezi duzunz pairatzen duzun gaitza, eta ea zuri pairaarazitzeko okasionerik eman duzunz; zeren merezi baduzu, den Iustizia suerte guziak nahi du pazienziarekin paira dezazun zure eskuez berez zure buruari egin diozun zauria.

        Bigarrenean: Hobenik ezpaduzu, itzul ezazu gogoa zure bertze bekhatuera, zeinengatik Iainkoak ezpaitzaitu oraino sensatu, eta zeinak ezpaititutzu zeronek behar bezalako penitenziaz garbitu. Eta ikusirik Iainkoaren miserikordiak ganbiatzen duela hei zor zaien sekulako edo bederen noizpaiterainoko pena, ordea Purgatoriokoa, orai igortzen derautzun xume batetara, hura behar duzu hartu ez xoilki gogotik, bainan are eskerrak emanik.

        Hirurgarrenean: Iduri balekizu ere hainitz penitenzia egin duzula eta Iainkoa guti ofensatu duzula [zein baita biskitartean sekulan zinetsi behar eztuzuna] orhoit zaite nihor eztela zeruko Erresuman sartzen tribulazionetako athe hertsitik baizen.

        Laugarrenean: zeruan sar ahal bazindez ere bertze bide batetarik, amorioaren legeagatik etzendukeiela halako gogorik hartu behar, halaz eta Iainkoaren Semea haren adiskide eta mienbro guziak hartan sartu direnaz gerostik elhorrien artetik iraganez, eta zeinek bere gurutzea iasanez.

        Bortzgarrenean: Ordea okasione hunetan eta bertze ordu guzietan beregainki ohartu behar zaiskon gauza, da zure Iainkoaren borondatea, orhoitzen zarela ekhartzen derautzun amorioagatik ezin erranezko atsegina hartuko duela zure akzione bertutezko eta mortifikazionezko guzietan, dakusanean hek egiten ditutzula haren amorioari ordainezko amorioz ihardetseko gerlati fidel eta bihotzdun batek bezala. Idukhazu ere segurtzat, zenbatenaz emanen zaitzun trabaillua arrazoinetik kanpoanagoa izanen baita, eta gutiago merezi duzuna, hura ethorriko zaitzun aldetik, eta zenbatenaz fastikagarriago izanen baita eta gaitzago pairatzea, hanbatenaz Iainkoaren gogarago izanen dela, zeren orduan bere baitan desordenatuak diren eta garratzago zaiskitzun gauzetan laudatzen duzu Iainkoarein borondatea eta haren ordenanza maite duzu, zeinetan gertatzen den guziak erregla eta ordenamendu guziz konplia baitu, zenbat ere erreglarik ilkhia baita.

 

aurrekoa hurrengoa