Bertze manera batez othoitzteko Meditazionea dela bide
BERROGOI ETA ZAZPIGARREN KAPITULUA
Othoitz eta medita dezakezu oraino bertze manera batez. Gure Salbatzaillearen aflikzioneak erneki konsideraturik, eta arimako begiez ikusirik zein gogo onez eta deliberatuz pairatzen zituen, haren penen eta pazienziaren handitasunetik iraganen zara bertze bi konsiderazionetara.
Bata izanen da haren merituaz.
Bertzea, Aita Eternalak bere Seme penatuaren obedienzia konplitik hartzen zuen kontentamenduaz eta loriaz.
Bi gauza hek haren Iainkozko Maiestateari erakuzten diotzazula, hekin konsiderazionetan eskatuko zaisko desiratzen duzun grazia.
Eta hori egin dezakezu, ez xoilki gure Salbatzaillearen misterioetarik bakhoitzean, bainan oraino hetan egiten zituen akzione partikular dela barreneko, dela kanpoko guzietan.
|