www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu espirituala
Silvain Pouvreau
1665

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Gvdv espirituala, Silvain Povvreav. Chez Claude Avdinet, 1665.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Baratxeka ardietsi behar direla
bertuteak, hei graduz gradu iarraikiz,
eta lehenik bati, gero bertzeari lotuz

 

HOGOI ETA HAMALAUGARREN
KAPITULUA

 

        Perfekzioneko bururik gorenera heltzeko gogo duen IESUSEN egiazko soldaduak mugarririk eman behar eztioelarik bere aitzinamenduari; guziarekin ere zuhurtasun iakin batez bridatu behar dira espirituzko beroaldi batzu, zeinek, nihork berokiegi hek besarkatzen dituenean, guziz ere lehen hastean, saltatzen baitute gero, eta lasterkatzearen erdian utsten baigaituste. Hargatik erran dudanaz lekhora, gure kanpoko lan espiritualen neurriz hartzeaz bezanbatean, iakin behar da oraino, barreneko bertuteak ardietsi behar direla, zein bere graduez: ezen horrela gutia egiten da hainitz eta iraute luzetako. Hargatik (exenplutzat) eztugu komunzki kostuma hartu behar kontrako gauzetan allegeratzeko eta hekin desiratzeko, non lehenik ez garen iragan pazienziazko bertutearen gradu beherenetarik.

        Ezterautzut konseillu emaiten osoki lot zakisten bertute guziei, ez eta hainitzi bata bertzearekin, baina behin bati, gero bertzei: zeren hala ohitza bertutetsua aisekiago eta tinkhetzago landatzen da ariman, iakinik bertute bati ardura iarraikiz, memorioa okasione guzietan hartara lasterago eramaiten dela, adimendua bethiere antzatzenago dela haren ardietsteko bide berririk asmatzeko, eta borondatea harengana errazkiago eta gogo geiagorekin lixturtzen dela: zein baita arimako hirur ahal hek elegitena, hainitz bertuteri balerraiste.

        Eta bertute xoil baten ardietsteko egiten diren akzioneak, bere artean bata bertzea bezalakoak izanez, molde bereko hariketa hartaz egiten dira gutiago penagarri, zeren batak erakhartzen du bertze bere bezalako bat, eta hari heltzen zaio, eta bere bezalakotasun hartaz seinale guziago finkatzen dute gure baitan, ikusirik gure bihotzean aurkhitzen dutela prestikako leku bat preparatua berriro egiten diren aktuen hartzera, hek bezalakoei lehen ere leku egin derauen bezala.

        Arrazoin hek hanbatenaz indar geiago dute, zenbatenaz segur baita nor ere ongi hari baita bertute batean, bidea ikhasten duela bertzean ere haritzeko: eta horrela bat handitzen denean bertze guziak harekin batean emendatzen dira eta handitzen bere artean duten ezin apartatuzko iuntaduraz, nola Iainkozko argi beretik ilkhiten diren arraioak baitira.

 

aurrekoa hurrengoa