www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu espirituala
Silvain Pouvreau
1665

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Gvdv espirituala, Silvain Povvreav. Chez Claude Avdinet, 1665.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Demonioaren kontra iarteko maneraz
enseiatzen denean
gure enganatzera indiskrezioneaz

 

BERROGOI ETA BIGARREN
KAPITULUA

 

        Demonio artezak dakusanean desir biziez eta ongi ordenatuez xuxen gabiltzala bertuteen bidean, eta enganio ageriez ezin erakhar gaitzakeiela bere aldera, iduriz argi-Angeruratzen da, eta khexatzen gaitu Perfekzioneko buru gorenera zuhurgabeki heltzera; gogora ekhartzen derauskigula pensamendu maitagarriak, Eskiritura sainduaren erran ederrak, eta Sainduen exenpluak, gure erorazitzeko gero zenbait honda-lezetan. Hartarakotz ertxazen gaitu gure gorpuzaren garratzki sensatzera diziflinez, barurez, zilizioez, edo bertze halako mortifikazioneez, edo urgillu gaitezintzat, iduritzen zaikula (emakumei partikularki gertatzen zaien bezala) gauza handirik egiten dugula, edo zenbait eritasunetan eroriz egin gaitezintzat ezgai obra onik egitera, edo trabaillu eta pena soberaz eserziza espiritualak higoin dakiskiguntzat eta hek gaitzets detzaguntzat, eta bide hartaz ongian aphurka epeldurik, larga gaitezintzat lehen baino guthizia handiagorekin lurreko plazeren eta pasatienpoen hartzera; zein baita hainitzi gertatu zaiena, zeinek, hek zeramatzan zuhurgabeko zeloari espirituzko buruperekin iarraikiz, eta kanpoko pairamendu soberaniazkoez bere bertutearen eta indarren neurria iraganez, galdu baitute bere burua bere pensuetan, eta egin baitira espiritu gaixtoen irria eta iokoa. Halakorik etzitzaien gertatuko ongi konsideratu balituste orai erran ditugun gauzak, eta batbederaren estatuaren eta naturalezaren arauera neurria behar dela penagarrizko obra suerte hetan, laudatzekoak direlarik eta probetxu dakharketelarik, gorputzak indar aski, eta espirituak behar bezanbat humiltasun duenean hekin iasaiteko.

        Bizitze garratz bat ezin daramakenari Sainduek daramaten bezala, etzaisko faltatzen bertze okasioneak hekin bizitzearen imitatzeko desir handiez, bortitzez, eta orazione irazekiez, gogoa etxaten duela IESUSgatik hartzen diren gudu egiazkoen khoro loriosetara; mesprezatzen duela mundu guzia eta bere burua bera; ixilik eta jendetatik apartatutik dagoela; guzien aldera humil eta manso iarten dela; gaizkia pairatzen duela, eta nor ere baitu kontrakoenik, hari ongi egiten dioela; ihesi doakola den bekhatu guziari, zenbat ere arin baita; zeren gauza da Iainkoak lakhetago duena gorputzeko eserziza penagarri guziak baino; eta konseillu emaiten derautzut lehen zuhurki eta neurriz hekin hartzeaz, ezen ez soberania zer batzuez zure buruaren ezarteaz perillean ikusteko ethorri zarela hekin utsteko mugara: ezen iadanik segur dadukat eztuzula erori nahi, bertzenaz espiritual direlako omena duten batzuen enganamendutan, zeinek naturaleza lausengarriak balakaturik eta enganaturik, artha sobera baitadukate bere gorputzeko osasunaren begiratzeaz. Erakusten baitute hartaz hain ielos eta ansiatsu direla, non den gauzarik mendreenagatik bethi baitaude haren galtzeko dudetan eta beldurtasunean. Ezta ere zer gogoan erabil dezaten eta zertaz minza ditezin gogotikago bere bizitzeko erremanguan iduki behar duten errekaitua baino. Handik heldu da bethi gogoan dadukatela, non kausituko tusten lehen bere gusturako ezen ez estomakako on diren iatekoak, hainitzetan flako egiten delarik delikatutasun handiegiaz. Hori horrela egiten delarik gero Iainkoaren hobeki serbitzatzeko estakuruz, guziarekin ere hori da nahi izaitea munduan diren elkharren kontrako bi etsai handienak, espiritua eta gorputza, elkharrekin bat arazi probetxurik bat ere gabe, aitzitik bataren eta bertzearen kaltetan, zeren halako arthaz gorputzari eramaiten zaio osasuna eta espirituari debozionea.

        Hargatik bizitzeko manera largo bat segurago eta hobeago da konsiderazione guziak pizatutik, baldin ordea erran dudan diskrezionerekin hartzen bada batbederaren kondizioneari eta gorputzeko indarrei behaturik, iakinik guziak ezin errekaita diteskeiela manera beraz.

        Badiot oraino, zenbait neurriz han behar dugula ez xoilki kanpoko gauzetan, bainan eta bertuteen ardietstean ere, lehen erakusi dugun bezala, minzo ginenean graduz gradu bertuteen ardietsteaz.

 

aurrekoa hurrengoa