 |
GIPUZKOARRAK
Oraintxe sei eun urte,
gutxi gora bera,
gipuztarrak joan giñan
Gaztel aldera;
artean Nafarroak,
Gipuzkoak gañera,
egiñ izandu zuten
erreiño bat bera;
orain galdeera
zoaz egitera:
zeren billatzera
gipuztarrak joan giñan
Gaztel aldera?
Gaztelako erregek
zeukan Bitoria
tropaz inguraturik
zana guztia;
gipuztarrak, ikusiz
galdutzen auzia
nafarren erregea
eta nagusia,
zien Donostia
ta Ondarrabia
eta probintzia
Gaztelako erregeri
eman guztia.
Baña onetarako
juramentu egin
zuen lenaz erregek
gipuztarrakin:
aekin bezelaxe
ondorengoakin
fueroak goardatzeko
fede onarekin;
geroztik orrekin
egin degu alegin
Gaztelabarekin
gu ere izateko
leial eta fiñ.
Fueroak esan nai du
gure errietan
ez zaigula sartuko
iñor ezertan;
aita ta seme beti
gure fronteretan
armatuko gerala
diraden gerretan;
gañerakoetan
guk gure Juntetan
okasioetan
aginduko degula
geren gauzetan.
Fuero onen konforme
kontribuziorik
ez degu eman bear
gure aldetik;
ez gerran, ez pakean
ez degu kintarik,
ez paper sillaturik
ez aduanarik;
baña orregatik
ez da erregerik
guk utzi degunik
eman gabe, danean
estutasunik.
Baña gure ematea
borondatezkoa
izan oi da, danean
okasioa;
eta deitzen diogu
guk donatiboa,
zergatik onek ez du
autsitzen fueroa;
da erregaloa
beti onelakoa
erakustekoa
errege serbitzeko
degun gogoa.
Euskaldunak euskaldun
geran denboratik,
ez degu izan beste
bizi-modurik;
erregiñak eman nai
ez du izan itzik
ez zaigula iñolaz
kenduko fuerorik;
guk gure aldetik
ez degu iñondik
obligaziorik
aren obendiente
gelditzekorik.
Nola kontratuari
bait-zion faltatu,
geren buruen jabe
gera gelditu;
gero nai izan degu
Don Karlos billatu,
eta oni diogu
juramentu artu:
fueroak guardatu
eta anparatu,
ongi gobernatu
bear duela eta
zentzuz portatu.
Baña gaurdaño eman
dizkigun fueroak
dira miseria ta
makillazoak;
gure itzak ez dira,
ez, onelakoak,
eta Karlosen kontra
jo gaitu gogoak;
gaur gure asmoak
dira alakoak
non gelditzekoak
libre, baldin nai badu
gure Jainkoak.
Karlosek jo-arazo
digu guri lurra,
sinista-arazoaz
beti gezurra;
baña gezurrak oi du
zaña txit laburra,
eta ifiñi digu
azkenik beldurra
isteko zintzurra,
artuaz egurra,
eta lepezurra
austeko, joaz ala
nola zakurra.
Egin bear deguna
da gaur euskaldunak
guztiok juntatzea
gogo degunak;
ta Muñagorrigana
bildu al degunak,
an topatuko dira
beste aren lagunak;
dira ezagunak,
maite ditugunak,
lenengo egunak
emango dizkiguten
nagusi jaunak.
Gizon prestu guztiok
elkar ondo arturik
ez degu iñoren zer
izan beldurrik;
geren batzarre eta
Juntetan bildurik
ez da ezer egingo
fuero gabetanik;
geren jabe egiñik,
ez da erregiñik,
ez ere erregerik,
gu gabe ezer egin
dezakeenik.
Baña ez dezaguke
iñoiz ezer egin,
ez bagera unitzen
gu elkarrekin;
beltzak eta zuriak
Muñagorrirekin
geldituko gerade
bandera batekin;
gero naiz onekin
edo naiz arekin,
nai degunarekin,
geldituko gerade
gu fueroakin.
Ez da sekulan izan,
ez, okasiorik,
orain datorkiguna
bezelakorik;
ez bagerade jausi
guztiok burutik,
aprobetxatu bear
degu guk bertatik;
ez det ikusten nik
erremediorik
au ez bada baizik,
libratzeko erriak
galtze penatik.
Geldituko dirade
euskaldun erriak
soldadurikan gabe
diran guztiak;
gu berriz gure jabe
eta nagusiak,
utzirikan alde bat
ditugun auziak;
euskaldun guztiak,
morroi-nagusiak,
beltz eta zuriak,
batuko gaitu bizi-
-modu berriak.
Nai dizagula Jaunak
egun au ekarri,
barkatzen diogula
ziñez elkarri;
ikusi genezake
egun au guk sarri,
laztan gogoz emanaz
batak besteari;
ez fia iñori
fuero-kontu ori;
gure buruari,
ikusiak ikusi,
fia gauz ori.
|
 |