www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuinak
Agustin Paskual Iturriaga
1842

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ipuinak, Agustin Iturriaga (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1967

 

aurrekoa hurrengoa

ERBIAK ETA IGELAK

 

Abarrotsak erbiak

ditu ikaratzen,

eta lasterka iges

asten dira joaten.

Anitz ikara andi

baten ondorean,

bein esan omen zuten

elkarren artean:

«Ikaraz laborrian

beti egotea,

egia esateko,

ez da bizitzea.

Goazen emendik, goazen,

zingira batera,

geren buruak bota

eta itotzera.

Zertarako Jainkoak

ginduen erbiak

egin mundu onetan

onen beldurtiak?».

Aien golpearekin

guztiak batean

sartu ziran igelak

ikaraz loi-pean.

Ikusi zutenean

pesta au erbiak,

«Oien parean gaituk

soldadu aundiak»

esaten dute, eta

guztiak bertatik

irten ziran kanpora

zingira artatik.

Onela egiten da

gure suertea

txarragoen aldean

zan baño obea.

 

aurrekoa hurrengoa