www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuinak
Agustin Paskual Iturriaga
1842

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ipuinak, Agustin Iturriaga (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1967

 

aurrekoa hurrengoa

SUGEA ETA LIMA

 

Ortzka ari zitzaion

sugea limari,

limak esaten zion:

«Alferrik aiz ari;

ez dik ezer balio

ire alegiñak,

kamustuko dizkiat

ortz eta agiñak».

Kasorik egin gabe

ari zaio ziñez,

«Ez at —dio— utziko

ortzetako miñez!».

Berandu baña noizbait

duke ezagutzen

ortzak dijoazela

guztiak kamusten.

Uzten dio limari

txit damuz, esanik:

«Askoz indar geiago

nik baño daukak ik».

Erokeri andia

oi dek, nerekiko,

akulloa jotzea

bortizki ostiko.

 

aurrekoa hurrengoa