www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuinak
Agustin Paskual Iturriaga
1842

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ipuinak, Agustin Iturriaga (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1967

 

aurrekoa hurrengoa

LEOIA ZARREZ ILTZEN

 

Leoi guztiz andi bat,

ez ill bai illean,

luze-luze etziñik

zegoan lurrean;

urteen zamak zeukan

ezin igiturik,

bada ez zan arkitzen

argan beste miñik.

Orruaz mendiz mendi

zanean len bizi,

abereak zebiltzan

argandik igesi;

bat bakarrika ez zan

guztien artean

itxorongo zionik

iñolaz bidean.

Orain ikusirika

etziñik lurrean,

esan deran bezala,

ez ill bai illean,

an dijoaz lasterka

txiki ta andiak,

eta ito nai dute

gaisoa guztiak.

Zitalen kontua da

gaisoa danari

egin nai izatea

farra eta irri.

Gizon prestuak ez du

onela pensatzen,

gaisoenari dio

geiena laguntzen.

Onetan nai dutenak

artu lezioa,

irakurri bezate

Ebanjelioa.

 

aurrekoa hurrengoa