www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuinak
Agustin Paskual Iturriaga
1842

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ipuinak, Agustin Iturriaga (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1967

 

aurrekoa hurrengoa

AITA BERE SEMEAKIN

 

Nekazari zar bat nik

ezagutu nuen,

zeñak bere etxean

lau seme zituen,

lauak ain langilleak,

ain mutill azkarrak,

non beste alakoak

oi dira bakarrak.

Falta bakar bat zuten,

bañan au aundia,

eta zan lauak elkar

ezin ikusia.

Etxean iskanbilla

ikusirik, aita

txit triste egoten zan,

aiek ala naita.

Jainkoak lagundurik,

egun on batean

pensamentu bat zaio

etortzen oean.

Beregana deiturik,

esaten diote:

«Nere seme maiteak,

adi nazazute:

ebaki beazute

makilla me bana,

ea gero etorri

lauak neregana».

Obeditu zioten

bere lau semeak,

baita ere eraman

beren makill meak.

Orduan esan zion

seme bakoitzari:

«Puskatu bear dirak

makill ori niri».

Laister zuen bakoitzak

berea puskatu,

lan onek ez zituen

txit asko nekatu.

«Orra —esaten die—,

orra zein errazki

bakoitzak egin duen

makilla bi erdi.

Orain beste lau makill

bear dira lotu,

eta beaituzute

loturik puskatu».

Egiten dute sorta

beren makillakin,

ezin puskatu dute

lauen indarrakin.

Ari dirade lertzen

gaisoak alferrik,

ez da puskatutzeko

lauetan indarrik.

Orduan zien aitak

semeai esan:

«Orra, nere semeak,

elkartea zer dan:

izaten bazerate

elkarrekin etsai,

zuek garaitutzeko

askoko da nornai;

baña makillen gisa

elkarturik ongi,

ez dituk gai izango

zuentzat amabi».

 

aurrekoa hurrengoa