www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuinak
Agustin Paskual Iturriaga
1842

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ipuinak, Agustin Iturriaga (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1967

 

aurrekoa hurrengoa

ERLIKI-DUN ASTOA

 

Asto bat, zamatua

guztiz erlikiaz,

zijoan iñon ezin

kabiz fantasiaz,

zergatik, zutenean

jendeak ikusten,

belauniko ziraden

bereala jartzen,

eta bide zitzaion

buru artan jarri

egiten ziotela

belauniko ari;

argatika zeraman

guztiz goratua

eta aizez betea

gaisoak burua.

Onela ikusirik

esan zion batek:

«Agur oiek iretzat

dirala uste dek?

Ez dek besterik falta,

baizika astoa

adoratzea ala

nola Jaungoikoa!

Makurtu ezak ire

aizezko burua,

ez dituk agur oiek

iretzat, kaikua!

Ez al dakik dijoala

kutxa bat gañean

erlikiaz betea

ire bizkarrean?».

Zenbat asto badira

gizonen artean!

Arkitzen diranean

enpleo batean,

sinistatzen oi dute

gure kortesiak

dituztela gugandik

aien mereziak;

eta gero, galtzean

beren enpleoak,

gelditzen oi dirade

len bezin astoak.

 

aurrekoa hurrengoa