www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuinak
Agustin Paskual Iturriaga
1842

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ipuinak, Agustin Iturriaga (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1967

 

aurrekoa hurrengoa

ITZ-ONTZIA

 

Parisen eta beste

erri aundietan

ikusi oi dirade

asko karriketan,

egunaz eta gabaz,

gizon itz-ontziak,

jendez inguraturik

daudela guztiak.

Batek an egiten du

artzaren orrua,

besteak or gabazko

ontzaren kantua;

azkenik beste batek

arpegi berean

farra eta negarra

denbora berean,

erakusten duela

arpegia, ziñez,

alde batetik farrez,

bestetik negarrez.

Aien artean zan bat

txikiratzallea,

guztien gain-gañeko

gurrinka-gillea.

Txit jende asko zeukan

karrika-buruan,

aoak zabaldurik,

bere inguruan.

Kapa andi batean

zegoan bildurik,

bultzaka, ezin leku

iñolaz egiñik.

Oju egiten zioten:

«Fuera, fuera kapa!»,

beldurrez zezakean

zerbait ala tapa.

Kapa kendu ondoren

gurrink egiten du,

aiñ ongi non jendea

algaraz lertzen du.

Asten da bereala

gurrinkari abilla,

txapela luzaturik,

bertan diru-billa,

eta mutiko batek

dioke esaten

jokatuko diola

gurrinka egiten.

Apostura egiñik,

biak dira asten

karrikaren erdian

gurrinkak egiten.

Aditu zutenean

txikiratzallea,

oju egiten dute:

«Len baño obea!».

Eta, aditurika

gero mutikoa,

«Fuera, fuera!» esanaz

jendea an dijoa.

Galtzarbe-sare bat du

mutillak agertzen,

eta txerrikume bat

die erakusten,

esaten dielarik:

«Tximurtxi batekin,

ez nik, mutiko onek

dik gurrinka egin.

Zuek diozutenez,

txikiratzalleak

egin dizkik gurrinkak

onek baño obeak.

Erriak bazinduzte

zuek buru-zagi,

ez uke justizia

ibilliko gaizki!».

 

aurrekoa hurrengoa