www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuinak
Agustin Paskual Iturriaga
1842

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ipuinak, Agustin Iturriaga (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1967

 

aurrekoa hurrengoa

ARRANTZALEA ETA ARRAIA

 

Askotan oi bezela,

joan zan ibaiera,

bein batean gizon bat,

arrantz egitera;

ozta amuaz zuen

ur-gaña ikutu,

arrai txiki pollit bat

zuen arrapatu.

Bazebillen zintzillik

saltoka amutik,

baña ez zan iñolaz

iges egiterik.

Etsi zuen orduan

txit amorraitxoak,

esaten omen zuen

amutik gaisoak:

«Zertako nazu zuk ni,

txiki txar gaztea?

Nola nai dezu zure

tripa betetzea?

Urte biko ibaian

utzitzen banazu,

andi eta gizena

atzemango nazu;

orain berdiñ, egia

garbi esateko,

ez naiz agin-tarte bat

zuri betetzeko».

Amorraitxoak zuen

ustez arrazoia,

gero izango zuen

obea sasoia;

baña arrantzaleak,

eskuan arturik,

erantzun omen zion:

«Aurrekoetatik

txit errepain eder bat

ikasi nian nik;

on dek ik aditzea

gaur nere aotik:

Obea dek eskuan

seguru txoria,

ez airian dabillen

egazti andia.

Oakit paderara,

oakit ixillik,

esperantzak ez oi dik

betetzen triparik;

perejill tipulakin

olio tartean

igari egingo dek

frijitu artean».

Arranzalearentzat

ez da zer esanik,

zeren gizonarentzat,

Jaunak ala nairik,

dirade abereak,

txiki ta andiak,

baita ere arraiak

eta egaztiak;

bestela izango zan

txit kupigarria

emen ikusten degun

amorrai txikia;

gaizki dirudiena

da arrantzalea

gaisoaz far egiñaz

ala egotea.

 

aurrekoa hurrengoa