www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuinak
Agustin Paskual Iturriaga
1842

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ipuinak, Agustin Iturriaga (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1967

 

aurrekoa hurrengoa

ABEREAK IZURRIAREKIN

 

Baso eta soroak,

zelaiak, mendiak,

abere illez zeuden

arras estaliak,

sartu zitzaielako

gaitz bat txit andia,

zeñari oi dioten

deitzen izurria.

Lekua aietan baitzan

leoia errege,

beldurrez geldi zedin

jenderika gabe,

deitu omen zituen

abere guztiak,

utzirika alde bat

bakarrik eriak.

Joan ziraden lasterka,

al zuten lenena,

zein baño zein arako

ote zan aurrena.

Muno baten gañean

leoia jarri zan,

eta andik ojuka

onela asi zan:

«Nere seme maiteak,

da izugarria

gure artean sortu

zaigun izurria;

gelditu bearra naiz

ni, zuen errege,

egun asko baño len,

iñor ere bage.

Zuei esateko,

da nere ustea,

onenbeste bat jende

galtzen ez uztea.

Izurri oni omen

deritza kolera,

eta deitu zaituztet

guziak onera,

nolabait Jaungoikoa

dezagun eztitu,

eta kolera gabe

gaitezen gelditu.

Uste det, eztitzeko

aren mesedea,

on dala gutako bat

gaur emen iltzea,

erretzen degularik

gero aldarean,

kolerak utzi gaitzan

lenbailen pakean.

Nor dan gure artean

gaitzika geiena,

jaio zanetik onontz

egiten duena,

au da, nere semeak,

ez daukat dudarik,

daukana Jaungoikoa

txit asarraturik.

Au, illik, aldarean

erretzen badegu,

bereala Jainkoa

eztituko degu,

gelditzen diralarik

gure pekatuak

an goien, duda gabe,

betiko aztuak.

Asi bedi bakoitza

esaten bereak,

aditurik aurrena

osorik nereak:

Beñere ez det izan,

aitortuko det nik,

aberez asetzeko

batere kupidik;

zezenak, beiak, auntzak

eta basurdeak

bete izan dituzte

maiz nere esteak.

Gaiztakeria oiek

dirade nereak;

orain esango ditu

bakoitzak bereak».

«Ez, jauna, ez —ojuka

dio azeriak—,

ez dirade oriek,

ez, gaiztakeriak.

Non-nai beti, mendean

bizi dan jendeak,

bazkatutzen oi ditu

bere erregeak».

Kata-motzak zionez,

bai ere otsoak,

aiek jan oi zituzten

artalde osoak.

Asko alditan zion

berriz azeriak

ustu izan zituela

ark ollotegiak.

Pekatuak esaten

bakoitza dijoa,

eta azken-azkena

badator astoa.

Arrantzaz asitzen da

bereak esaten,

eta modu onetan

ojuak egiten:

«Jaunak, ni oroitzen naiz,

igande batean,

bazkatzen nebillela

goizetik larrean

iñon ere belarrik

ezin arkiturik,

egin ez zuelako

luzaro euririk;

sartu izandu nitzan

gari-zelaiean;

baña, jauna, egiaz

zan uste gabean,

eta ezin gogora

zait etorri neri

jan nituen edo ez

buru bat edo bi».

Atera bezin laster

itz oiek aotik,

azeriak ojuka:

«Ez dago dudarik!

—esaten du—, ori da,

orixen da, ori,

emen sartu diguna

izurria guri!

Bereala bear du

ankaz gora jarri,

aldarean dezagun

ederki ezarri».

Iduritu zitzaion

ongi jendeari,

bizia kendutzea

asto gaisoari.

Bereala astoa

gelditu zan illik,

ez izanagatika

batera kulparik.

Erregek inguruan

zeuzkan mutikoak,

nola ziran kata-motz,

azeri, otsoak,

irri egiten zuten

astoa iltzean,

ill eta ankaz gora

surtan ezartzean.

Mundu onetan beti,

indarra dutenak,

ez badirade ere

mutillik onenak,

esan oi da dirala

txit gizon prestuak,

estaltzen diralako

aien pekatuak;

beste aldetik berriz

jende beartsua,

ardit batengatika

oi da urkatua.

Baña gertatzen oi da

au gure artean,

bestela izango da

an gora joatean;

zeren izango gera

guztiok an berdin,

naiz errege emen izan,

naiz izan arlekin.

 

aurrekoa hurrengoa