 |
TXIMUA LOTSATURIK
Egazti eta arrai,
abere guztiak,
deitu omen zituen
Jupiter andiak,
eta esan zioten
far irriarekin:
«Zertarako zatozten
beazute jakin:
umerik ederrena
dakarkidanari,
emango diot nik gaur
lepande bat sari
zillarrezko letretan,
esaten duena:
Guraso guztietan
au dek abillena».
Badijoaz lasterka
guztiak etxera,
beren umeak artu
eta ekartzera.
Biurtutzen dirade
guztiak batetan,
dituztela umeak
beren bizkarretan.
Tximuak erakusten
du bere umea,
jaio berria eta
gañera emea.
Jupiter asitzen da
eztanda egiten,
duenean alako
figura ikusten.
Lertu nai dute ere
abere guztiak
farraz eta algaraz
txiki eta andiak.
Tximu gaisoa arras
zaiote lotsatzen,
eta da Tetuana
iges andik joaten.
Nolatan atrebitu
zan eramatera
ume itsusi ura
guztien aurrera?
Zergatika ez oi da
ume itsurik,
bere gurasoentzat
ederra ez danik.
|
 |