www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuinak
Agustin Paskual Iturriaga
1842

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ipuinak, Agustin Iturriaga (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1967

 

aurrekoa hurrengoa

ARTZAIA ETA ARDIAK

 

«Atozte onontz laster,

atozte, anaiak!

—deadar egiten du

Perutxo artzaiak—;

Otso andi bat dator

mendi oiek bera,

zuzen-zuzen onera,

ardiak jatera!».

Badijoaz anaiak

bi txispa arturik,

beldurrez geldi dedin

ardi gabetanik.

Allegatzen dirade

lertzeko zorian,

eta ez da ageri

otsorik mendian;

biurturik badaude

soseguz etxean,

orobat gertatzen da

biaramonean.

Bigarren txalmak dauzka

txit ereztaturik,

urrengoan ez dute

egiten kasorik.

Orduan egiazki

otsua jatxi zan

menditik artaldera,

eta an asi zan

ardirik galantenak

iltzen eta jaten,

eta, lastima zana,

artaldea galtzen.

Gezurra esan zuen

bi bider artzaiak,

eta ez zioten nai

sinistu anaiak.

Gezurtiak egia

baldin badu esaten,

gezurtia dalako

eza zaio sinisten;

onela egiten du

beretzat kaltea;

on da beti egia

non-nai esatea.

 

aurrekoa hurrengoa