 |
AZERIA ETA OLLOA
Azeri zar andi bat,
gosaldu gabea,
zebillen sasiz sasi
errabiz betea;
illuntzera zijoan,
eta mokadurik
jan gabe arkitzen zan
gaisoa oraindik.
Ollo batek kakaraz
egiñik onetan,
an dijoa lasterka
lau oñen puntetan;
ozta ollotegira
alderatutzen zan,
ollo guztiak iges
an dijoaz egan;
bakarrik gelditu zan
otarre batean
kolka arkitzen zan bat
arraultzen gañean.
Aldamenetik zaio
azeria asten
kolkari belarrira
onela esaten:
«Zer da ori, maitea?
Kioa al dezu?
Edo arraultz egiten
zaude orrela zu?
Atera bear nazu
kezka onetatik;
nola arkitzen zeran
jakin nai nuke nik».
«Jauna —dio olloak—,
arkitzen naiz gaizki;
aienatzen bazera
jarriko naiz ongi».
Zenbati, nola gauden
galde egitean,
ez diegu esaten
geren barrenean
azeriari esan
ziona olloak,
miñez zeukan orduan
saskian kioak?
|
 |