www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuinak
Agustin Paskual Iturriaga
1842

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ipuinak, Agustin Iturriaga (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1967

 

aurrekoa hurrengoa

ANTON ETXE-GALGARRIA

 

Ustez beti jardungo

zuela lanean,

ofizio batean

ez bazan, bestean,

artu zituen Anton

etxe-galgarriak

ofizio-mot asko,

ez bazan guztiak.

Arotzaz gañera zan

errementaria,

argiña, kapagiña

eta dendaria;

gero berrriz gañera

zan zapataria;

itz batean, Anton zan

bear zan guztia.

Eziñ esan diteke

zuekan fantesia,

ez ere errikoak

zien enbidia.

Bere auzoan zuen

gizon bat argia,

izengoiti-emalle

guztizko andia.

Onek esaten zuen

karrikan, ferian,

lagunakin arkitzen

zan toki guztian:

«Apostura egingo

diot edozeñi,

eta, ala nai badu,

Antoni berari,

asmatzen derala nik

zer zaion gertatzen

lau urteren barrenen,

ez bada len iltzen.

Ez du jatekorika

izango etxean,

ez ere jakirika

sartzeko eltzean.

Ofizio bat ongi

bear da ikasi,

ez milla ofizio,

eta millak gaizki».

Oraindika lau urte

ez ziran pasatu,

onek esan zuena

bera zan gertatu.

Antonek ezer ongi

ez zuen egiten,

eta asi zitzaion

jendea atzeratzen

alako moduan, non

ez zuen iñondik

illabete osoan

egun biko lanik.

Auzokoak esaten

zuen orduantxe:

«Sarri asiko zaigu

Anton etxez etxe».

Argatika beñere

ez da bear aztu:

bi ofiziok iñor

ez du aberastu;

eta bitatik gora

dituzten guztiak,

izan oi dira beti

etxe-galgarriak.

 

aurrekoa hurrengoa