www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuinak
Agustin Paskual Iturriaga
1842

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ipuinak, Agustin Iturriaga (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1967

 

aurrekoa hurrengoa

ORIÑA ETA AIENA

 

Zangak aditu eta

landetan oriñak

egiten ditu iges

bere alegiñak.

Or salto, emen salto,

lertzen ibillirik,

ezin arkitu zuen

iñon estalperik.

Estutasun onetan

zanean ikusi,

aien-pean jarri zan

txakurren igesi.

Nola bait-zan aiena

guztizko txikia,

kokorika bildurik

zegoan guztia;

aren fortunarako

ostoak andiak

zeukazkien aienak,

eta ugariak.

Seguru zegoala

beregan ustean,

osto jaten asi zan

faza ederrean;

eta gure oreña

alderdi batetik

agerian jarri zan

uste gabetanik.

Nola dituzten kastaz

eiztari txakurrak

txit zorrotzak begiak,

zorrotzak sudurrak,

usaia sentiturik

die begiratzen,

ikusten dute eta

bertan arrapatzen;

pustatu zuten oreñ

esker gabekoa,

jaten ari zalako

matsaren ostoa.

Alako mesedea

artu ondorean,

eta ostorik gabe

aiena uztean,

oreñak izan zuen

ongi merezia

tzakur aien ortzetan

uztea bizia.

Len edo gero beti

gure Jaungoikoak

gaztigatzen oi ditu

esker gabekoak.

 

aurrekoa hurrengoa