 |
MANDO ZAMATUAK
Bi mando zijoazen,
biak zamatuak,
bata eta bestea
elkarri lotuak.
Bata zijoan arras
ederki jantzia,
zinta, kaskabel, lumaz
betea guztia;
atzetzika zintzillik
zeukan joaleak,
iduki oi zituen
airean kaleak;
bizkarrean zeraman
urre-zama andia,
ongi botatzen zion
jendeak begia.
Bestea lotsaturik
zijoan arlotez,
zamatu zutelako
zaku-garagarrez.
Ez ziran nerekiko
arrotzeko galak,
bizkarrean zituen
garagar-kostalak.
Irteten zaiozkate
lapurrak bidean,
mando ederragana
zuzen-zuzenean.
Ostikoka asten da
egiñaz irrintzi,
eta alderatutzen
ez die nai utzi,
beldurrez geldi dedin
jantzi gabetanik,
bota zuen bezela
amak sabeletik.
Nola zituzten txispak
lapurrak berekin,
ill eta joan ziraden
diruak arturik,
ukitu ere gabe
bestea utzirik.
Au ikusi ondoren,
bigarren mandoak
esan omen zituen
itz onelakoak:
«Deaurru-etxeraño
bijoa jantzia,
laburtu bear badu
onela bizia;
naiago det eraman
askoz garagarra,
ezen ez urre-zama
edo naiz zillarra».
|
 |