www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuinak
Agustin Paskual Iturriaga
1842

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ipuinak, Agustin Iturriaga (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1967

 

aurrekoa hurrengoa

TXANGURRUAK

 

Itz egiñ omen zuten

batzarre batean

txangurruak atzerontz

joateko gañean,

ikusirik txit zala

modu itsusia,

eta dudarik gabe

txit lotsagarria.

«Nork bere umeari,

—esan omen zuten—,

erakutsi beaio

aurrerontz ibiltzen,

oitura au emanaz

jaiotzen danetik,

utzi gabe ematen

atzerontz pausorik».

Biaramon-goizetik

omen dira asten

umetxoak aurrerontz

erabilli-arazten,

atzaparrak bigunak

dituzten artean

aurrerontz eragiñaz,

atzerontz ordean.

Ari dira onela

ziñez gurasoak,

egun oro zuzentzen

umeen pausoak.

Alferrika egiten

dute alegiña,

ezin garaitu dute

semetxoen griña;

atzerontz ikustean

beren gurasoak,

umeak daramatzi

oien ejenploak.

Argatik txangurruak

gaur ere dabiltza

beti atzerontz pauso,

soka-gille gisa,

esaten digutela:

«Emak ejenploa,

nai badek segitzea

ire lezioa».

 

aurrekoa hurrengoa